Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
labangizon iz labana erabiltzen duen gizonezko gaizkilea.
Liburutegiaren zuzendari berria, entzun dudanez, antzinako hizkuntzen ikasketari buru-belarri emana dagoen letragizon bat da, alegia oraingoak nahikoa baldar ez balira bezala, eta labangizonez jositako Buenos Aires alegiazko baten goralpen demagogikoari, orobat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 204. orr.
Ni 1899an heldu nintzen hiri honetara eta behin bakarrik jarri ninduen halabeharrak labangizon baten edo halakoaren fama zuen tipo baten aurrean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 204. orr.