Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
labanderia iz garbitegia.
Estazioak, aireportuak, labanderiak, hotelak, hipodromoak, kasinoak eta zita-etxeak ziren bere ehizarako lekurik aproposen eta ohikoenak, baina beti zegoen adi. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 46. orr.
Bizitza soziala egiteko leku aproposak izan litezke labanderiak. Batzuetan irakurgaia eramaten dut labanderiara, baina beste batzuetan eskotilatik begira geratzen naiz, Julio Verneren istorio bateko protagonista banintz bezala. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 127. orr.