Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bidexka oso labainkorra zen, izoztuta baitzegoen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 59. orr.
Kontuz mugitu ziren, teila bustiak oso labainkorrak baitziren. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 235. orr.
Irrist egiten zuen aldamio labainkorretan. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 77. orr.
Gure landroverra marga edo dena delako buztin labainkor hartan zegoen ardatzeraino sartua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.
Elkar ikusi genuenean, ni lasterka hasi nintzen etorritako bidetik, pendiz labainkorrean gora. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 345. orr.
Himena dardaraz dago eta labainkor baginaren jario naturalez bustirik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.
Gai labainkorretan laprast ez egiteko defentsa moduan. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 68. orr.
Baina punturik irtenen, labankorrenean zentratuko gara: nola herri arimaren kontzeptua haren luman arrazarena bilakatu den. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 181. orr.
Kontu labainkorra zen: agiria faltsutuko zuen norbait aurkitzeaz gainera, dirua aurrez entregatu behar izaten zen, nonahi entzuten ziren ez diru eta ez pasaporte gelditutako juduen istorioak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 157. orr.
Egile konkretuarena baitezpadako kontua da, baina eremu labainkor batera lerratzen gaitu. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 141. orr.
Anbiguotasunaren eremu labainkorretan barrena. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 226. orr.
Albert Allenek, Barbararen aitak, ez zion asko lagundu bizitza triste eta galdu batera zeraman bide labainkor hartatik ateratzen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 12. orr.