Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

labaindu, labain(du), labaintzen (orobat labandu g.er.) 1 da ad irristatu, lerratu.

Gaizkileek ni suntsitzeko asmoz erasotzen badidate, beraiek, ene etsaiak, dira labaindu eta eroriko.  Elizen arteko biblia   Sal 27,2

Eta ontzi guztiak batera abiatu ziren, beira bezain leuna zegoen aintzira gainean labainduz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 103. orr.

Teilatuko leihoaren zirrikitutik barrurantz labaindu nintzelako, denen oharkabean, sugandilen moduan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 43. orr.

Eskuak aldaka eta izterretan behera labaindu zitzaizkizun.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 40. orr.

Zakila aberearen potxon goxo eta zabalean egoki laban zedin.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 27. orr.

Aurreko hitzak idazten ari nintzela, esku bat sentitu dut mantapetik labaintzen, aurrena izterretan gora, hurrena ipurmasailetan laketua eta, azkena, nire plazarraren artekaren bila.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 328. orr.

Amari masailetan behera malko bat labaindu zitzaion, eta ni ere negarrez hasi nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 231. orr.

Edari apartsua gorputz zurixkan behera labaindu zitzaion.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 45. orr.

Lepoan behera bere malkoen beroa labaintzen sentituz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 77. orr.

Urre koloreko antiojo kaxkarrak sudurrean behera zituen labainduak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 114. orr.

2 irud/hed

Ilunabarrak aurrera egiten zuen, eta zeruko zuri eta zurixkak, gorri eta gorrixkak, hori eta horixkak lilaren espektrora labaindu ziren.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 29. orr.

Itzala berandu gabe labainduko zen hiriaren gaineko goi lautadarantz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 319. orr.

Irudi horren gainean beste bat labaintzen da orain, bederatzi urte lehenagokoa.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 64. orr.

Bi jarrera horien artean labaintzen dira nire egunak, Nahi izango nukeen baino ahots goragoz, honako iraina labaindu zitzaidan ezpain artetik: [...].  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 128. orr.

• 3 du ad

Galtzontziloen zirrikituan labaindu zuen eskua, eta zakila igurtzi zidan behatzekin.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 35. orr.

Hala bada, astiro-astiro, eskua hanka artera labaindu diat, eta, bihotza punpaka hasi zaidak.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 94. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behera labaindu (3)

behera labaintzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus