Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
labadora iz garbigailua, ikuzgailua.
Esan diot, labadora jartzeko baina, zera. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 145. orr.
Arropa eta jaboia labadoran sartzen ari zela. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 147. orr.
Gaua, epela eta haizetsua zetorren, eta ilunbistan amak labadora ireki zuen etxeko arropa pilda hura atera eta oilategian esekitzeko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 119. orr.