Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lababo 1 iz konketa.

Alkoholaren distira begietan lababo gaineko ispiluak itzultzen dizun zure aurpegiaren irudian.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 73. orr.

Ezkerraldean bainua, dutxategiko lauzak horiturik eta lababoko kainua ur tanta jarioz, hoteltzainari konpon zezan deia sei aldiz eman bazion ere.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.

Komunean, lababoko grifoa ireki eta, hango ispiluak dar-dar pixka bat egin zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 154. orr.

Gainerakoa lababo gainean makurtuta botako du, ohizko mugimendu eta hotsez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 159. orr.

Zintzilik dagokeen bularretako bat sudurraren aurrera eramaten du Txetxuk txoraturik, baina, une egokia ez dela oharturik, lababoaren kontra jartzen du Marta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 159. orr.

2 bainugela.

Hi: lababoa?  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 46. orr.

3 pl

Lucy zuzenean joan zen kafetegiaren barrualdean zeuden lababoetara.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 300. orr.

Gizonezko bat ari zen eskuak lababoetan garbitzen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 138. orr.

Lababo kolektiboetan sei lagun zeuden ilaran bere aurrean.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 308. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus