Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

konglomeratzaile (corpusean ez dago; ETCn 116 agerraldi) iz konglomeratzen duena.

Lurzoruek eta idorrek, maiz gehigarriekin eta konglomeratzaile edo lotzaile nahasketarekin, zoruko geruza bakoitzeko material konposatuak eratzen dituzte. ETC-zientzia, zuzenbidea   Errepide-ingeniaritza, Askoren artean, EHU/UPV, 2018

Hormigoia edo betoia agregakin eta konglomeratzaile hidraulikoz osatutako nahasketa da, eraikuntzan erabiltzen dena. ETC-entziklopedia   Hormigoi, Wikipedia

Lehortu ondoren mortairu eta zementua bezain gogorra geratzen ez denez, konglomeratzaile baino gehiago akabera moduan erabiltzen da. ETC-entziklopedia   Igeltsu, Wikipedia

Konglomeratzaile, erreakzio kimikoak medio, material bat edo gehiagoren zatiak lotzeko gaitasuna duen materialari deitzen zaio. ETC-entziklopedia   Konglomeratzaile, Wikipedia

Portland zementua konglomeratzaile edo zementu hidrauliko bat da; urarekin eta agregakinekin nahastean gogortasun iraunkorreko masa bat sortzen da, hormigoia deritzona. ETC-entziklopedia   Portland zementu, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus