Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

komunikagarritasun (corpusean ez dago; ETCn 70 agerraldi) iz komunikatzeko ahalmena duenaren nolakotasuna.

Eta elkarrekin egoteak leundu egiten zuen sentsazio horiekin batera beti sortzen den malenkonia, edertasun iheskor horien komunikagarritasunik ezak sortua ziurrenik. ETC-literatura, saiakera   Tunela, Ernesto Sabato (Mikel Garmendia), Elkar, 2007

Nahiz eta Kristevak onartzen duen hizkera poetikoak baduela tokirik kulturan Sinbolikoan parte hartzen duelako (eta, beraz, baita komunikagarritasun linguistikoaren arauetan ere), homosexualitateari ez dio aitortzen halako gaitasunik adierazpide sozial ez-psikotikorik izateko. ETC-literatura, saiakera   Genero nahasmendua, Judith Butler (Ana Isabel Morales), Elkar, 2018

Euskara espainera bezain hizkuntza uniformea, geografikoki trinkoa, hedakorra, nazioartekoa eta komunikagarritasun maila handikoa da. ETC-prentsa   Berria, 2008-10-10

Nik zuk aipatutakoei beste gauza bat gehituko nieke: komunikagarritasunaETC-prentsa   Argia, 2003-05-23

Kode aldaketak (gaztelaniatik euskarara egiteak) hainbat gauza galarazten dizkie hiztunei (udal langileei): segurtasuna, komunikagarritasuna eta autoestimua, besteak beste. ETC-prentsa   Argia, 2013-05-12

Zeinuak modu arbitrarioan sortu diren arren, komunikagarritasuna bermatzekoak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa, Jose Inazio Basterretxea, UEU, 2002

"Citizen Kane, hedabideak, boterea eta beren mugak" lana komunikagarritasunean eta inkomunikagarritasunean sakontzera dator. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 52 zbk., , UEU, 2005 - urtarrila-martxoa

Katodo-izpien tutu argidun batean nahiz paper batean agertu markak, markak nola aukeratzen eta nola konbinatzen diren (hau da, maparen diseinu grafikoak) izugarri eragiten diote komunikagarritasunariETC-zientzia, zuzenbidea   Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007

Ikus dezagun zelako arriskugarriak izan daitezkeen perpausak komunikagarritasunaren aldetik ordena horretan emanda. ETC-zientzia, zuzenbidea   Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen I, Mitxel Kaltzakorta, UEU, 2007

Gure hipotesia zera zen: idazleek hitzok erabiltzea saihestuko zutela, komunikagarritasunaren mesedetan eta, batez ere, artifizialtasunetik ihesi. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hitzen artean. Axun Aierbe gogoan, Askoren artean, UEU, 2012

Helburua da ohartzea zer alderdi diren testuaren koherentzia, kohesioa eta komunikagarritasuna nagusiki baldintzatzen dutenak eta zer testu-baliabide diren testualtasunari zuzen-zuzenean eragiten diotenak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Administrazioko eta zuzenbideko euskara: ikuspegi jurilinguistikoa, (J. Ezeiza), UPV/EHU, 2012

Komunikagarritasunaren esparru batean gaude, komunikazio-esparru batean baino gehiago: gauzak ulertu egiten dira, eta elkar ulertzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lurraldeak eta mugaldeak, Askoren artean, EHU, 2013

Entzule enpatikoa behar du, intuitiboki hotsen komunikagarritasunari belarriak irekitzeko prest dagoen hartzailea, ez baitu berak argumentu sonoro artikulaturik eraiki nahi izan, eta "esanahiak" emozionalak baitira gehienbat. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oroimenaren lekuak eta lekukoak, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

Beste sektoreetako enpresak, industri automatizazioa, makineria, aisialdia, etxeko tresna elektrikoen fabrikatzaileak, jostailugintza... gehitzea espero da, baita laster etxeko tresnek zein lanekoek erabateko komunikagarritasuna izango dutela ere. ETC-entziklopedia   Bluetooth, Wikipedia

Algoritmoko bi asertzioen arteko erlazioa aurkitzeko erraztasuna (komunikagarritasuna). ETC-entziklopedia   Espezifikazio formala (informatika) , Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus