Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hilotza eguzkitan jariatzen olioa eta izerdia, izerditzen gaztaro arina, begi itxi-ireki batean galdutako gaztaroa, kapilaritate zimela, erditzeek eta lurreko iraute hutsak, iraute itogarriak eta betiko ohikeriek, behin eta berriz errepikatuek, orijinaltasun gabekoek, higaturiko izterrak. ETC-literatura, saiakera Artemio Cruzen heriotza, Carlos Fuentes (Zuriñe Goti), Ibaizabal, 2002
Inguruabar berbera agertzen da elastikotasunaren teorian ere, baita kapilaritatearenean ere. ETC-literatura, saiakera Zientzia eta hipotesia, Henri Poincaré (Andoni Sarriegi), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Aditu batzuen arabera ezinezkoa da 140 metro baino luzeagoko zuhaitzik izan, kapilaritatea eta grabitatearen arteko orekan izerdiak ezin bailuke gorago jo. ETC-prentsa Argia, 2009-02-15
Lur-arrasean kapilaritatez behetik igo den uraren maila dago; koska bat eginez ur horri ihes egiten zaio, zainei lur lehor zatiaren arnasa emanez. ETC-prentsa Argia, 2013-05-26
Kapilaritatearen teorian oinarritzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007
Haien konposizioari eta hormaren lodierari dagokienez, UNE 37.141 araua bete behar dute; hau da, doitasunezko hodi biribila, hotzean tenkatua eta soldadurarik gabea, eta kapilaritatez soldatutako osagarriekin erabili beharrekoa. ETC-zientzia, zuzenbidea Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008
Hezetasuna kapilaritate bidez hormigoizko zolarrira igotzea saihesteko erabiltzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009
Ondoren, kapilaritateari esker, likido kondentsatua mutur hotzetik mutur berora itzultzen da metxan zehar. ETC-zientzia, zuzenbidea Fluidoen fluxua eta bero-trukea ingeniaritzan, Askoren artean, EHU, 2009
Horma batek eurite konstanteak jasaten baditu edo hezetasun handiko lekuan badago, urak kapilaritatez sartzeko joera dauka. ETC-zientzia, zuzenbidea Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009
Zintak egindako presioa nahikoa izan behar da sandwicharen irekidura puntu guztietan berdina izateko, bestela zilarrezko soluzioa kapilaritatez sartu beharrean, beira eta ebaketaren arteko likido-geruza fina eragingo luke. ETC-zientzia, zuzenbidea Neurozientzien laborategiko eskuliburua, Angel Bidaurrazaga, Itsaso Buesa, Aitziber Mendiguren (arg.), UEU, 2009
Horrela, Foucaulten ustez (1995) eta boterearen kapilaritatearen bere ideiaren arabera, espazio batean botere-harreman batek luze irauteko parte diren aktoreek beraiek erreproduzitu behar dute. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 76 zbk., , UEU, 2011 - urtarrila-martxoa
Kohesioaren, atxikiduraren eta gainazal-tentsioaren ondorioz, kapilaritate izeneko fenomenoa sortzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014
LFA-etan emariak paperak berez daukan kapilaritate ahalmenari esker lortu daitezke baina likido kantitate handien erabilera bermatzeko material bereziak gehitu behar izaten zaizkie. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2017-Ingeniaritza eta Arkitektura, Askoren artean, UEU, 2017
- Maila freatikoa lur finetan azaltzen bada, azpiegituraren beheko aurpegian geruza drainatzaile bat ezartzea modu eraginkor bat da, ura kapilaritatearen bidez igotzea eragozteko. ETC-zientzia, zuzenbidea Errepide-ingeniaritza, Askoren artean, EHU/UPV, 2018
Zientziaren arazo asko aztertu zituen: kapilaritatea, jaurtigaien higidura, oszilazio-guneak, etab. ETC-entziklopedia Brook Taylor, Wikipedia
Kapilaritatea. Solidoa eta likidoa elkar ukituz sortzen den fenomeno-multzoa; bereziki, hodi kapilarretan dauden likidoetan sortzen dena. ETC-entziklopedia Hidrostatika, Wikipedia
Horrela, ehunek kapilaritatez itsatsita zeuden ur-partikulak kanporantz jaurtitzen dira, indar zentrifugoak kohesio-indarra gainditzean. ETC-entziklopedia Indar zentrifugo, Wikipedia
Disoziazio elektrolitikoari buruz, kapilaritatearen teoria Termodinamika termodinamikoari buruz eta Hidroestatika fluidoen estatikari buruz ere ikertu zuen. ETC-entziklopedia Johannes Diderik van der Waals, Wikipedia
Azaleko tentsioa beste fenomeno batzuen erantzulea da, azaleko uhinak, kapilaritatea, hezetzea eta olatuak barne. ETC-entziklopedia Likido, Wikipedia
Tinta biltegiaren barruan geratzen da presio atmosferikoaren ondorioz, eta lumatxoa elikatzen du (papera ukitzen duen pieza) kapilaritate bidez (likidoak hodi zabal batetik estu baterantz doaz, fisikaren lege bat). ETC-entziklopedia Luma estilografiko, Wikipedia
Bigarren zati bat azaleko tentsioak eusten dio, eta kapilaritateko ura esaten zaio. ETC-entziklopedia Lurpeko ura, Wikipedia
Estalki hauek arazo larri bat dute, ura piezen artean kapilaritatez isuri daitekeenez, malda handiak eskatzen dira, % 50koak baino handiagoak, eta haien arteko elkargune handiak hori ekiditzeko. ETC-entziklopedia Teilatu, Wikipedia
Kapilaritatea dauka, hau da, hodi polarretan gora edo behera egiteko gaitasuna. ETC-entziklopedia Ur, Wikipedia