Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kalibrazio (corpusean ez dago; ETCn 110 agerraldi) iz kalibratzea.

Metodo horrek izar Zefeidak erabiltzen ditu kalibrazio estandar gisa. ETC-literatura, saiakera   Unibertsoa sakabanatzen ari da, Arthur S. Eddington (Jon Azkargorta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Ur kantitate jakin bat jasotakoan, lehenengo kaxola hori irauli egiten da (ur kantitate edo bolumen hori kalibrazioaren baitan izaten da). ETC-prentsa   Berria, 2007-09-15

Laburbilduz, entzuketa normalean, posizio bakoitzak soinu-espektro desberdina jasotzen du; honek kalibrazioa eragingo du posizio bakoitzaren bereizgarrien arabera eta azkenik soinu-emisio pertsonalizatuak egingo ditu. ETC-prentsa   Argia, 2004-10-31

Guztira, halako 24 lagin joango dira kalibrazio txartelean. ETC-prentsa   Berria, 2018-04-01

Mars 2020 misiorako argi genuen gaur Curiosity-n dugun ChemCam kamerako kalibrazio jomugak baino hobeak nahi genituela, ez direlako behar bezain onak. ETC-prentsa   Berria, 2019-09-27

Kalibrazioek irudiaren zabaleran antzeman daitezkeen 'irudi-lerro kopurua' adierazten dute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Telebista produkzioa, Askoren artean, EHU, 2006

Kontuan har itzazu sentikortasuna, zehaztasuna, kalibrazioa eta kostua. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingeniaritza-termodinamikaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2007

Hargailu finkoa erabiltzen denez kalibrazio-datuak unitate mugikorrera bidaltzeko, ez da beharrezkoa bi hargailuen arteko ikus-lerrorik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007

Esterilizatu nahi den produktuaren unitate bakoitzean lortutako tenperaturak eta presioak uniformeak izanik, eta erdietsitako F0 balioa ezagututa, kalibrazioa egin ahal izango dugu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Faktore askok eragiten dute emaitzen aldakortasunean, esate baterako probeta egiteko erabili den fabrikazio-prozesuak, langileak berak edo kalibrazioa egiteko erabili den makinak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009

Ondoz ondoko ebaki-argazkien konposizioa eta kalibrazioa ETC-zientzia, zuzenbidea   Neurozientzien laborategiko eskuliburua, Angel Bidaurrazaga, Itsaso Buesa, Aitziber Mendiguren (arg.), UEU, 2009

Eraikuntzaren laborategietan egiten diren aldaketa ez-funtsezkoen nahitaezko jakinarazpena ez egitea, aldaketa horiek egiaztapenaren baldintzak aldatzen ahal badituzte, baita egiaztapen liburuaren eta kontraste edo kalibrazio programen eguneratzea ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko Foru Legea, , Nafarroako Parlamentua, 2010

Ehunka saio esperimental, aparatuen kalibrazioak, doiketak eta gure eguneroko garbiketak ezkutatuta geratzen dira hurrengo orrietan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Transesterifikazioak. Biodieselak. Nola lortu biodiesela sukaldeko olioa erabiliz?, Fernando Mijangos, Eneritz Anakabe, Sonia Arrasate, Gorka Bueno, Estibaliz Olivares, UEU, 2011

Kalibrazio biologiko zorrotz horri esker, are konfiantza handiagoa izan dezakegu datazio erradiometrikoen zehaztasunean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zergatik den egia eboluzioa, Jerry A. Coyne, EHU, 2013

Seinale instrumentalak gehienetan ez-espezifi koak direnez, ez dute modu zuzenean kontzentrazioen berri ematen, eta nahitaez kalibrazioa egin behar da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurumen-kutsaduraren analisia, Askoren artean, UPV/EHU / UEU, 2014

Kanpo-kalibrazioaren metodoa erabili zen kuantifikazio-urratsean, barne estandarren bidezko zuzenketarekin. ETC-zientzia, zuzenbidea   I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015

Kalibrazioaren bidez datazio-sekuentzia bat lor daiteke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkeologiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2019

PEG-en kontzentrazioa kalkulatzeko, Xantano Gomazko disoluzioaren absorbantzia-neurketetan oinarritutako kalibrazio-lerroa erabili zen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Zientziak eta Natura zientziak, Askoren artean, UEU, 2019

Horregatik erabiltzen dira bestelako erlojuen eta sinkronizazio-sistemen kalibrazioanETC-entziklopedia   Denbora, Wikipedia

Kalibrazioari esker, dentsimetroa sartzean zuzenean neurtzen da likidoaren dentsitatea. ETC-entziklopedia   Dentsitate (fisika) , Wikipedia

Geroago, 1819-1839 urteen artean Gaspard-Gustave Coriolisek eta Jean-Victor Ponceletek egindako lanen ondorioz, energia zinetikoa lan bihurtzeko gaitasun modura uler zitekeen "vis viva"ren kalibrazio egin zuten, eta gaur egungo energia zinetikoaren adierazpena zehaztu ahal izan zuten. ETC-entziklopedia   Energiaren kontserbazioaren printzipioa, Wikipedia

Erlojuen kalibrazioan, denbora geologikoak behar dira, eta sarri ez dira zehatzak. ETC-entziklopedia   Erloju molekular, Wikipedia

Orokorrean esfigmomanometro gehienek sei hilabetetik sei hilabetera behar dute kalibrazio-lana. ETC-entziklopedia   Esfigmomanometro, Wikipedia

Fotodiodoa potentzia optikoa neurtzeko erabiltzen bada, korronte iluna kontuan izan behar da tresnaren kalibrazioanETC-entziklopedia   Fotodiodo, Wikipedia

Besteak beste, zoruaren hidrologia, biosfera-atmosfera elkarrekintza eta sateliteen balidazio eta kalibrazio ikerketak, eta zutabe atmosferikoen neurketak egiten ditu. ETC-entziklopedia   Ipar Lappi, Wikipedia

Doitze horiei esker grafiko zehatzagoak egin dira (duela 26.000 urte arte), eta hainbat datazio aldatu behar izan dira (batez beste 163 urteko kalibrazioa izan dute). ETC-entziklopedia   Karbono-14 bidezko datazioa, Wikipedia

Normalean, kalibrazio prozesua bi disoluzioen neurketen bidez, hau da bi tanpoi-disoluzioen bidez, egiten da, pHº eta beste pH balio baten baloreak ziurtatuz. ETC-entziklopedia   PH-metro, Wikipedia

Besteak beste, zoruaren hidrologia, biosfera-atmosfera elkarrekintza eta sateliteen balidazio eta kalibrazio ikerketak, eta zutabe atmosferikoen neurketak egiten ditu. ETC-entziklopedia   Sodankylä, Wikipedia

Trefilazioan, kalibrazioan edota nekazaritzako tresneria egiten aritu ziren. ETC-entziklopedia   Soraluze, Wikipedia

Zenbait kalibrazio beharrezkoak dira propietateetan aldaketa gradualak konpentsatzeko edota gorriranzko lerratze handietan distira anormaleko maiztasun desberdinetarako, baita argi kurbaren edo espektroaren aldaketa txikietarako. ETC-entziklopedia   Supernoba, Wikipedia

Voltmetro zehatzak egiteko arazo bat zehaztasuna aztertuko duen gailuaren kalibrazioa da. ETC-entziklopedia   Voltmetro, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus