Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egun eguzkitsu luze haiek dendetan kuxkuxean ematen zituen Harryk. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 45. orr.
Beste korridore batean kuxkusean inork aurkitzerik nahi ez, eta zuzenean irakasle-gelara joan ziren; hutsik zegoen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 245. orr.
Hala egin baitaiteke betaurreko ilunak daramatzazunean: gelditu, zigarreta erre, eta kuxkuxean bazterrak miatu, patxada ederrean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 117. orr.
Egunkariek diotenez, gisa horretara ibiltzen dituk, inguruan kuskusean, sua ikusteko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 34. orr.
Harryk ondo ikusten ez zuen animaliaren bat kuxkuxean zebilen zilar-koloreko belardian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 246. orr.
Tarteka-marteka erakusleihoren baten aurrean geratzen zen, kuxkuxean aritzeko, erakusgai zituzten janzki udazken goiztiarrekoei begira. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 228. orr.