Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kuxkur 1 adlag kuxkurturik.
Katedraleko sarrera atzeman zuen eta hango ilunpean, ama-ontzi bero eta harkor batean nola, umekia bezain kuxkur belaunikatu zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.
Kuxkur itsasoari begira egon nintzen unearen zabalaz ez nintzen jada oroitzen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 90. orr.
2 kuxkur-kuxkur erabat kuxkurturik.
Ni estufa ondoan kuxkur-kuxkur nengoen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 24. orr.
Holakoetan, eguna bada, lo egiten duen zuloan gordeko da, kuxkur-kuxkur eginda. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 63. orr.