Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kuxin (orobat kojin g.er. eta kutxina) iz

Hori bai, kuxin bat jarri behar izaten dut gainean esertzeko, ipurtezurra gehiegi ez hondatzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 177. orr.

Sofa txukundu eta kuxinei buelta eman nien.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 55. orr.

Guztiak besaulkietan baldar eseri edo kuxinetan hondoratu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 87. orr.

Bazterretan kuxin ttikiak zeuzkan eta tapiz pertsiar bat zoruan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 123. orr.

Lurrean kuxin batean eseri nintzen, nire belaun jasoak beso artean hartuta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 200. orr.

Une hartan zigarreta hatzen artetik irristatu eta kuxinen artera erori zitzaion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 19. orr.

Duelua kuxinak ezkutu gisa erabiliz egiten genuen, ohe gainean saltoka.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 202. orr.

Kuxinak botatzen dizkiote elkarri eta barrez ari dira Kuxin zaharra piltzarretan desegin zen, kirurgia estetikoak birrindutako azal zahar bat balitz bezala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 360. orr.

Mixelek izan duen kuraiaren lekuko, ohorezko sari batzu kutxina baten gainean hor ziren ere.  Herria   2001-08-09

Koroa bat belusezko kuxin baten gainean eramaten ari balitz bezala zihoan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 262. orr.

Lepo-toles guztiak batu egin zaizkio eta girgilo bakar bat osatu, larruzko kuxin borobil lodi bat.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 88. orr.

· Zutabe txikienaren gainean akerra dago, kuxina ere deitzen dena; luzean bi zulo eta erdi ditu, beste hainbeste altueran eta zulo baten hiru laurden zabalean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5010. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus