Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kuwaitar (orobat kuwaitiar g.er.) izlag/iz Kuwaitkoa, Kuwaiti dagokiona; Kuwaiteko herritarra.
Margak nola topatuko zuen, ez dakit; ondo pentsatuta, ez zen horren zaila izango, portuan ez ziren egongo eta kuwaitar banderapeko itsasontzi asko. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 130. orr.
Fauzi al Oda kuwaitarra da gose greba egiten ari den presoetako bat. Berria - Mundua 2006-03-04
Kuwaitar gazte bat. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 74. orr.
Izena Yassin zuela esan zigun, eta kuwaitarra zela. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 127. orr.
Urrundik agurtu gintuen kuwaitarrak, pozik antza, eta guregana hurbildu zen. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 127. orr.