Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Diametroz zortzi zentimetro inguru dauzkan eskuz landutako zurezko eta metalezko kutxatxoa. Kutxatxo baten itxura zuen, maitaleen irudiak eta ile-matazak gordetzeko balio duten kutun horietako batena. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 107. orr.
Ebek zerbait eduki behar du erreserban bere kutxatxoan, lurretik metro batzuetara igoko nauen zerbait. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 106. orr.
Billete berriak marfilezko kutxatxo batean gordetzen zituen, armairuaren sakonenean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 37. orr.
Indiako bolizko kutxatxo batzuetan gordetzen ziren gonbidatuentzako urrin sutsuak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.
Biwa bost sokako laute txiki bat da, Europan Berpizkunde garaian erabiltzen zenaren nolabaiteko antza duen musika-tresna: kutxatxo sabelduna, kalabaza luze baten erdia bezala, pertika edo ezpata labur eta mehea, eta zurezko bost ziri sokak tenkatzeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 114. orr.
Paketea CDak gordetzeko tankerako kutxatxo beltz bat zen eta autoari itsatsita zegoen iman batekin. Berria - Euskal Herria 2004-11-23
Poxpolo kutxatxo bat zen, Moulin Rougeren irudia azalean. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 57. orr.
Harri bitxi bat erosiko niola erabaki nuen, bitxi polit bat, zinez, erosi eta bere bitxi kutxatxoan jarri nuen, tximinia erlaitzean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 242. orr.
Sorpresa kutxatxoa naiz. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 203. orr.
kutxatxoa atera (3)