Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kutxatila itxi bat zeraman berekin aita-amen oroigarri bakarra. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 86. orr.
Kutxatilan, amak arropa zuria gordetzen zuen armairuan. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 88. orr.
Amak bazuen kutxatila bat, eta hantxe gordetzen zuen gure altxor guztia: eraztun batzuk, idunekoak eta urrezko besokoak, eta xaboi bat, azkenekoa, Akren gure hirian erosia. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 28. orr.
Dirua gordetzeko kutxatila ezkutu bat ere bazegoen, kanpotik antzik ematerik ez bazegoen ere kutxaren albo batetik irekitzen zena. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 88. orr.
Atzerago, kutxatila ugari -estalkidunak zein estalkigabeak-, gauza laburretarako, bisita-txartelez, hil-mezuz, antzerki-sarrerez eta Txitxikovek oroigarri gisa gordetzen zituen bestelako paperez beterik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.
Urrezko berrogei mila libera zeuden, zilarrezko hiru mila libera, eta, latorrizko kutxatila batean, berrogeita bi mila libera banku billetetan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 83. orr.
Filakteriak larruzko bi kutxatila dira, larruzko zintak atxikiak dituztenak, eta Pentateukoko pasarteak dituzte barruan, hebreeraz idatziak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 221. orr.
Zilarrezko kutxatila bat, giltzarik gabea. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 86. orr.
Idazluma zoragarri hura larru gorrizko kutxatila batean zetorren. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 156. orr.
Arrosondo-zurezko kutxatilan aurkitu omen ditu. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 115. orr.
Hasieran pentsatu dut virginiar bat hartu dizula zigarroen kutxatilatik. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 121. orr.
Nik manikurako kutxatilarik ez nuela erabili erantzun nion. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 196. orr.
Erresistentziako borrokalari boluntarioaren gurutzea, Erresistentzian borrokatzeagatik deportaturikoen domina eta Borrokalariaren gurutzea, gordetzen zituzten hiru kutxatila xapalak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 55. orr.
Gure poltsan, liburuak, koadernoak eta arkatz-kutxatila bat zeuden. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 18. orr.
Zorionez, laster jakin nuen bera ere xakezalea zela eta, nola nik beti ere xake-kutxatila aldean eramaten dudan, horratx gure salbazioa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 31. orr.
Eta funtzionarioak adeitsuki ireki zuen marrazki dekadentista batez apaindutako zilarrezko tabako-kutxatila. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 83. orr.
Zur finezko zigarreta-kutxatilak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 99. orr.
Aitak dozena erdi bat zigarro-kutxatila izaten zituela prest, marka desberdinetakoak, zetorrena zetorrela ere, gustukoren bat aurki zezan. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 121. orr.
Lau horma zabalak zurezko fitxa-kutxatilaz estalirik zeuden abezedarioaren arabera, "G" hizkiarena hartu eta izenak pasatzen joan zen fitxa aurkitu arte. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 112. orr.
Posta kutxatilak badaude Harkaizpeko elizpean. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 214. orr.