Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aideko duk sukar ustela ekarri duena! -esan zuen Mateok, paparretik kutun bat atera eta hura musukatuz-. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 83. orr.
Halakoak kristau askok paparrean eskegita izaten duen kutunaren parekoak dira, zinez. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 76. orr.
Ez dezaket hargatik sinets amodiozko kutun horrek bere ahal guztia galdu dukeenik, eta saiatzen naiz oraino kutun horrez baliatzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 151. orr.
Kutxatxo baten itxura zuen, maitaleen irudiak eta ile-matazak gordetzeko balio duten kutun horietako batena. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 192. orr.
Gai izan nintzen hangoei hainbat kutun emateko eta berehala konpondu zuten arazoa... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 122. orr.
Osabaren burukoan, kutun bat zegoen, hiru hankako txori batekin. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 18. orr.
Giltza berriz, kutun gisara gordetzea erabaki zuen, deus irekitzeko balioko ez zion jakinaren gainean. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 74. orr.
Eta sinetsita nago, egiaz, emakume sorgindu bat zela, sorbalden artean sorgin-kutun misteriozkoren bat zuela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 244. orr.
Geroago, ingeniaritza genetikoak gaitu gintuenean edozein organismoren material genetikora iristeko, drosofila bilakatu zen berriro ikertzaileen kutun. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 14. orr.
-Kutunetan sinesten duzu, ala? Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 89. orr.
Obabako seme kutun izendatuko dute. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 186. orr.
Andoaingo Udalak, bere seme kutun Rikardo Arregitarraren omenetan ematen dituen sarien oroimenezko agiria. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 24. orr.