Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oraingoan solaskide Adeodato bere seme kutuna du. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 19. orr.
Galdutako adiskide kutun hura. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 218. orr.
Jainkoak bere zaldun eta zerbitzari kutun aukeratu baitzaitu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1064. orr.
Oi, Jauna, Zerorren Seme kutun bakarraren, eta Jesukristo gure Jainkoaren izenean, dei diezadala telefonoz orain. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 77. orr.
Maiatza arte izan zen han, tarteka bihotzeko bere kutun Adriana Ivancich haren bisitaldiak izaten zituela ukendu eta laztan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 267. orr.
Ene Jainko maite kutuna. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 111. orr.
Gure kapitain leial eta kutun William Kid. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 139. orr.
Irakasle guztiek dituzte beren kutunak, Hermione Granger... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 49. orr.
-Nire kutunenak! -oihukatu zuen-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 212. orr.
Zer moduz zaude, kutuna? Gustatzen al zaizu, kutuna? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 212. orr.
-Tira, badakizu, bihotzeko ene kutuna -esan zuen gizonak-, gu biok ez gaude benetan ezkonduta oraindik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 94. orr.
-Baina, kutuna, zer egiten duzu hemen? Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 168. orr.
-Begira, kutuna, zer iruditzen koktel bat? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 111. orr.
Mesedez, kutuna, mesedez. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 202. orr.
Larrua jo behar da egoera guztietan, ene kutuna, larrua jotzeko jaioak gara eta. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 119. orr.
Eta horretan jardun zenuen, ene kutuna? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 128. orr.
Arrosondo haren azpian zeuden, sakon-sakonean hondoratuta, lur busti eta harrez jositako hartan hilobiratuta, haren gauza kutun guztiak ere. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 9. orr.
Edozer zuen jaki kutun […] amak gertaturiko edozer. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 19. orr.
Harik eta etxebizitza berria norbere etxe kutun bilakatu arte. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 131. orr.
Gerora oroitzapen kutun samurra gordetzen da adiskidetasunaren lehen ordu horiez. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 204. orr.
Heriotza zuen gai kutun, eta huraxe aipatzen zuen behin eta berriz. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 45. orr.
Bere kantu kutunenetako baten izenburua. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 87. orr.
Haurtzaroko garairik kutunenak. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 43. orr.
Oi betiko egia, egiazko maitasuna eta betikotasun kutuna! Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 224. orr.
Zazpi urte zituen, eta arratsaldeko bi ordu haiek kutunak zituen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 147. orr.
ik beherago 4. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Idazlea 1953an bere Madril kutunera itzultzen hasi zenez geroztik Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 301. orr.
Zakurrak kutun ditut eta liburu hau zakurrei eta zakurzaleoi (zeuri, beraz) eskaintzen dizuet. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 7. orr.
Loreen loreko Robin dut kutun. Jauna, kutun ninduen berorrek behiala. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 178. orr.
herriko seme kutun (4); seme kutun (12); seme kutun izendatu (3); seme kutun izendatuko (4)
bere kutuna (4); bihotzeko ene kutuna (3); bihotzeko kutuna (5); ene bihotzeko kutuna (3); ene kutuna (12); lagun kutuna (4); nire kutuna (3); seme kutuna (3); talde kutuna (5)