Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Zergatik ez zioten kuttun batekin arao egin? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 19. orr.
Hildak harri bihurtutako suge horiek kuttun eta sendagai bezala saltzen ziren oso onak omen baitziren sugeen helduen kontra eta beste hainbat bertute ere bai omen zuten. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 125. orr.
Saltokietan, kandelak, zapiak, liburu eta estanpak, eskapulario eta kutunak, dominak, ur bedeinkatuaz betetako botilatxoak, guzti-guztiak Paduako San Antonioren irudiarekin. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 72. orr.
Sarritan, kuttun edo talisman bezala erabiltzen diren harribitxietan (Abraxas-harriak) zizelkatzen da izen hori. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 167. orr.
Gaur egun, ordea, kuttun edo fetitxe halako bihurtu dugu liburua, eta hedabideek erru handia dute horretan. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 93. orr.
Bularrean hamabost kuttun neuzkan, zilarrezko kate bi, idatzi-tableta bat, itsasoetatik heldutako zeinuak. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 188. orr.
Rakelek etxeko jainko-kuttunak ostu zizkion aitari. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 87. orr.
Aztiak tximistaren pare emakume sainduarengana jo eta, erruki handirik gabe, haren jantziak soineratu, haren errosario-kuttunak ipini, eta ez bat eta ez bi, lepoa bihurritu zion. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 235. orr.