Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere izeba kuttun (baina handi) batek besarkatzen zuenean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 256. orr.
Huxai arkitarra erregearen adiskide kuttuna zen. Elizen arteko biblia 1 Kro 27,33
Amaren osaba kuttuna eta apaidiña duk. Txillardegi «Putzu», 1999 - 103. orr.
Zure Hamida kuttunaz ari naiz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 179. orr.
Ez da hain arraroa zure bihotzeko aingeru kuttuna, nolabait esateko, hiltzen denean mundu hau utzi nahi izatea bere ondora joateko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 116. orr.
Bederatziurrena egingo ziola, eta, horrekin bere laguntxo kuttun hura agertzen ez bazen, epelak hartzeko zegoela. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 85. orr.
Maitek bazekien osabaren kuttuna zena, eta ordaina ematen zion. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 115. orr.
Manuel Irujo ministroaren kutunak bidean doazelarik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 89. orr.
Noizean behin, maisuak aleren bat ematen zion ikasleren bati sari gisa, bere kuttuna zuelako edo eskola lanen bat ondo egiteagatik. «Kuskue tanden», 2004 - 115. orr.
Amak hura zuen kuttun-kuttuna eta harengan jarriak zituen bere itxaropen guztiak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 67. orr.
Arreba horrek seme hazia omen zeukan eta Blancok kuttun-kuttuna omen zuen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 81. orr.
Betiko lagun jator eta osaba kuttun nuen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 131. orr.
ik beherago 4. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Biktimarik kuttunenak emakumeak zituen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.
Osabaren adiskide kuttun izandako emakumerik ez zen han bat bera ere azaldu. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 22. orr.
Inor ez zen Irujoz gogoratu, Sebastien gau batez Labriteko kuttun bihurtu zen. Berria - Kirola 2004-07-13
Gauez, ohean, neure bihotzeko kuttunaren bila nenbilen. Elizen arteko biblia Kt 3,1
Nire begiko kuttuna zein zen igarri ezinik nenbilen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 128. orr.
Ene Saul, ene Jonatan, kuttun eta maiteak, bizitzan eta heriotzan beti elkartuak. Elizen arteko biblia 2 Sm 1,23
Jakina, kuttun hori, nire tokia uzten dizut. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 22. orr.
-Ez ezazu negarrik egin, polit horrek, nire neskato kuttun horrek... Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 97. orr.
Ene maite laztan ezti kuttun ttiki hori. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 116. orr.
Ene kuttuna -hasi zen- bizitzak modu bitxi eta harrigarrian jokatzen du gurekin. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 141. orr.
Esadazu, ene bihotzeko kuttuna, non duzun larratzen artaldea. Elizen arteko biblia Kt 1,7
Nahi duzu neurekin etorri, kuttun? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.
Musukatu ginen, eta haren beso kuttunak sentitu nituen ni biltzen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 78. orr.
Bere zimino kuttuna babesteagatik kartzelara joateko prest agertu zen heroiaren istorioa. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 70. orr.
Nire pelutxezko txakur kuttunari. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 7. orr.
Walt Disney jaunak egin dizkigu horrelako animaliak maitagarri eta kuttun. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.
Handitzea ere gauza bera baita, gauza kuttun batzuk betiko galdu izanaren mina. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 45. orr.
Yolo taberna fregatzen ari da maitekiro, [...] aireplano baldar eta kuttun batek bertan lurreratu behar bailuen, maitekiro. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 302. orr.
Berak landatu eta hainbesteko arretaz zainduriko zuhaitz kuttun haiei. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 144. orr.
Nire landare kuttunetako bat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 251. orr.
Gaztearen begiek mutur batetik bestera ikusmiratu zuten bere kalezulo kuttuna. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 294. orr.
Aldean dauzkat orain, etxekoek idatzitako azken-azkeneko gutun kutunak. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 161. orr.
Euskaldunen bi kolore kuttunak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 15. orr.
Zure lehenengo liburu kuttuna gogoratzen? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 130. orr.
Nire istorio kuttuna beste bat dun. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 198. orr.
Ez da nire edari kuttuna, baina ongi etorri egin nion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 362. orr.
Zereginik kuttunena landareak zaintzea zuen. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 15. orr.
Arantzazuko Ama Birjina eta Jesu Kristoren pasioa izan zituen gai kuttunak, aberriaren agoniarekin loturik betiere. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 108. orr.
Narzisistaren hitz kuttun honek bere baitan du antidotoa, atzekoz aurrera INOREN irakurtzen baita. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 183. orr.
Gaur arratsean, elkar ikuste kuttun horretan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 480. orr.
Apalean txanpain botila eta izokizko pasteltxoak, nire kuttunak! Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 93. orr.
Ernest izan zuen kuttun, baina Harry ere maite zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 58. orr.
Berriz, neure gazte-denborako kirol-autoak nituen kuttun: Bristol, Frazer, Nash markakoak, Jag zaharrak, Aston Martinak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 218. orr.
Etxetik hiruzpalau ordura zegoen mendi bat zuen kuttun, hirurehun bat metroko amildegi harkaiztsu batek inguratzen zuena. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 54. orr.
Maite kuttun nituèn bi neska-mutil haiekin hegan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 250. orr.
Amak hura zuen kuttun-kuttuna eta harengan jarriak zituen bere itxaropen guztiak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 67. orr.
· Gizonari kuttun zaion ordenaren aurka matxinatuko balitz bezala. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 277. orr.
Gure herriko udalak 1940ko akta hura -Franco herriko seme kuttun izendatzen zuenekoa- baliorik gabe utzi zuen egunean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 174. orr.
Gianfranco Zolak zuzentzen zuen orkestra hura, hiriko seme kuttun Giuseppe Verdiren ildoari jarraiki. Berria - Kirola 2004-10-20
Borreroak amets intimo bat dauka: udalak, noizbait, seme kuttun izendatuko duela. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 67. orr.
adiskide kuttun (3); maite kuttun (3); seme kuttun (6)
aitaren alaba kuttuna (3); aitaren kuttuna (5); amaren kuttuna (4); bere kuttuna (5); bihotzeko kuttuna (5); ene kuttuna (7); istorio kuttuna (3); nire istorio kuttuna (3); nire kuttuna (4); seme kuttuna (7); zaleen kuttuna (3)
jainko kuttunak (5); lagun kuttunak (4)