Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goizuetan, xaharrengandik aditua dakit, Urumea errekan goiti, Zubi Haundiko arkupetik iragotzen omen zirela 1855eko kolera beltzaren kutsutik libratu nahi zutenak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 31. orr.
Zertarako, ordea? -erantzuten omen zion hark-, dagoeneko mingainean sumatzen dut eta, heriotzaren kutsua. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 85. orr.
Fede berriaren kutsua Amanciok sartu zidan; Frantziatik etorri berria zen hura, eta okindegiko nagusi urdemutur harentzat ari nintzen ni lanean. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 20. orr.
Emakumearen hatsean hortz-ore fluoreztatuaren kutsua ezagun zen oraino. Baina ez zen erabat Basurtokoa,bazen-eta Joanesen agure itxuraren kutsu bat haren gorputzean, baita Mateoren kutsua ere. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 107. orr.
Lanari amaiera eman eta adinaren kutsua eransteko, tenperatura altuan tindatu zuten. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 81. orr.
Anabaptisten heresien kutsua hartzen diet zure hitzoi. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 155. orr.
Susmo txarren kutsu hori ezin daitekeela guztiz aratz, xahu eta purifikatua laga. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 43. orr.
-Etxekoa -den-dena azaldu behar zaion ergel batekin ari denaren kutsua ahotsean-. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 73. orr.
Orduan konturatu nintzen haren ahotsak atzerriko kutsua zuela. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.
Arrastiria heldu, eta auzo osoa udazkeneko kutsuan murgilduta jadanik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 68. orr.
Hasperen egin nuen, burgesia apalaren kutsu nahasezina zerion harreragela haren apainketari erreparatuta. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 30. orr.
Irriñoa bortxatuz eztitu nuen adierazpenak izaten ahal zuen kutsu gordina. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 281. orr.
Jangelaren garbitasunak kutsu zorrotz hauskor bat zeukan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 209. orr.
Puig Antichen exekuzioari kutsu politikoa kentzea zuen helburu nagusi Welzelen exekuzioak. Berria - Kultura 2004-03-04
Ezagutzaren eraikina altxatu nahian, sustraiak garbi-garbi gura zituen, inolako kutsu aristoteliko edo sen onaren kutsadurarik gabe. ipuinari halako kutsu italiarra sumatzen zion, batzuetan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.
· -Zure alemanak kutsu bitxia du -erran zidan emakumeak-. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 95. orr.
Artean eguzkiak berotu egiten zuen, airean halako gainbehera-kutsu bat nabari bazen ere. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 349. orr.
Eztanda nuklear baten osteko desolazio-kutsu bat du haren pinturak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 178. orr.
Bekainak kakotu nituen, bat-bateko misterio kutsu hark harrituta. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 100. orr.
Arrotz kutsu itzela hartzen nion nik hizkera horri. Txillardegi «Putzu», 1999 - 69. orr.
-Bai, Serena -esan zuen halako bizitasun-kutsu bat erakusten zuen ahotsaz-, hauxe da nire karreraren bukaera... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 500. orr.
Kuartelean gizatasun kutsu bat antzemateak harritu egin zuen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 44. orr.
Aturri zabalak nik nahi baino maizago hartzen zuen malenkoni kutsu kutsakorra. Txillardegi «Putzu», 1999 - 359. orr.
Etsipen kutsu penagarria zerien folklore jaialdien eta meza ikusgarrien gaineko albiste haiei. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 49. orr.
Bizkaitarraren ahotsak haserre kutsu arin bat hartu zuen, gehiegi hitz egin zuela ohartu izan balitz bezala. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 26. orr.
Zahar kutsu egokia du, eta haurrek erraz identifikatu dezakete aspaldiko istorio batekin. Berria - Kultura 2004-05-12
Eskola-testu kutsua ere izango dute hasierako orriek, apika. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 13. orr.
Eta sentipen handi-handi guztiek bezala, lotsa-punttu eta erru-sentipen kutsu bat ere bazuen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.
abentura kutsu (4); etsipen kutsu (5); etsipen kutsu bat (3); germaniar kutsu (3); ironia kutsu (4); kamamila kutsu (3); kutsu arin (3); kutsu arin bat (3); kutsu berezi (4); kutsu handia (5); kutsu handiagoa (6); kutsu herrikoia (3); kutsu mistikoa (3); kutsu nabaria (3); kutsu nabarmena (12); kutsu nabarmena dauka (3); kutsu pixka bat (4); kutsu politiko (12); kutsu politiko nabarmena (3); kutsu politikoa (18); kutsu politikoa duela (3); kutsu sinbolikoa (5); kutsu soziala (3); misterio kutsu (10); misterio kutsu bat (4); nostalgia kutsu (3); umore kutsu (3)
antzerki kutsua (3); erdi aroko kutsua (3); euskal kutsua (7); euskal kutsua duen (3); final kutsua (4); herri kutsua (3); jai kutsua (3); kutsua eman (12); kutsua emateko (3); kutsua ematen (7); kutsua hartu (9); kutsua hartzen (16); kutsua izan (10); kutsua izango (5); kutsua ukanen (3); mehatxu kutsua (4); misterio kutsua (4); zahar kutsua (3)
erlijio kutsuko (3); errebantxa kutsuko (3); euskal kutsuko (3); italiar kutsuko (3)