Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Liebkind Bendelen larritasuna kutsakorra zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 101. orr.
Hooliganen entusiasmoa kutsakorra suertatzen zen orain. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 85. orr.
Eritasun kutsakorrak, azken batean, germen espezifiko batzuen erasotik zetozela. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 25. orr.
Amorrua ematen dio gaixo horiek, kutsakorrek, hain gutxi kolaboratzeak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.
Ospitaleren baterat igorriko nindutela, gaitza kutsakorra zelako. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 507. orr.
Zergatik ez da gaitza bezain kutsakorra osasuna? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 342. orr.
Hondakin kutsakorren emisio erritmoak ez du ekosistema naturalen asimilazio gaitasuna baino handiagoa izan behar. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.
Gas kutsakorren isuriak %4 egin du gora Australian. Berria - Gaiak 2004-04-14
gai kutsakor (5); gas kutsakor (10)
gaitz kutsakorra (4)
gai kutsakorrak (6); gas kutsakorrak (4)
gas kutsakorren (9); gas kutsakorren isuriak (3)