Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kutsagarri 1 izond kutsatzen duena.

Gaitz kutsagarria da, eta, aldizkakoa bada ere, sendaezina.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 55. orr.

Gure garaiko gaitza da, hiesa baino askoz kutsagarriagoa gainera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.

Ergelkeria kutsagarria da.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 104. orr.

Oso algara kutsagarria du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 208. orr.

Haiek santutegiaren garbikuntza egin zuten eta harri kutsagarriak toki lohi batera eraman.  Elizen arteko biblia   1 M 4,43

Nahiz hazia kanpora isuri nahiz barruan geratu, sexu-jarioa beti da kutsagarria, eta gizona kutsatu bihurtzen du.  Elizen arteko biblia   Lb 15,3

2 kutsadura eragiten duena.

Errauste planta guztiek, modernoak izanagatik, «gai toxikoak eta kutsagarriak» jaurtitzen dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-12-03

Substantzia kimiko kutsagarrien neurriz kanpoko isuriak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Interneten jarri du Jaurlaritzako Ingurumen Sailak isuri kutsagarrien erregistroa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Ura arazteko sistemak hobetu direlako eta industria kutsagarriak gutxituz doazelako.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Galeria eta ziegak kez bete ziren, ke beltz kutsagarri horrekin.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 125. orr.

Petroliontzi kaxkarrok batetik bestera gai kutsagarriz beteta ibilarazteak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 137. orr.

Erre eta gero, bihurtzen da zaborra kutsagarri.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Kutsagarri Organiko Iraunkorrak (POP), horra itunak gaioi ematen dien izen teknikoa.  Berria - Gaiak   2006-04-28

Ziklo konbinatuko gasezko instalazio lehiakorrago eta ez hain kutsagarrietan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

3 itsaskorra.

13 kantuetatik gehienak ez dira hiru minutura ailegatzen, ia denak dira zuzenak eta indartsuak, premiazkoak eta kutsagarriak.  Berria - Kultura   2006-02-09

4 ez-kutsagarri

Txartel "inteligentziadunak", giza genomaren mapa, supereroaletasuna, auto ez kutsagarriak, mikroingeniaritza, animalia eta landareen genetika, eta abar.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kutsagarri organiko (4); substantzia kutsagarri (4)

gas kutsagarrien (5); gas kutsagarrien isuria (3); isuri kutsagarrien (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus