Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gorputzaren kutsadura orotik arima zainduz, grina txarren sugarretatik urruti. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 40. orr.
Arimen kutsadura, sexu-perbertsioak, ezkon-desordenak, adulterioa eta lizunkeriak.Ur garbiz zipriztinduko zaituztet eta garbi geldituko zarete; zuen kutsadura eta idolatria guztietatik garbituko zaituztet. Elizen arteko biblia Ez 36,25
Ixtorio bat kontatu eta errepikatzeko eskatu nionean, gero eta modu nahasiagoan kontatu zuen, gero eta "kutsadura" eta lotura oker gehiago gehituz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 63. orr.
Arraza izpiritual hori, kanpoko kutsaduretatik baino lehen eta gehiago, barruko lohietatik behar da garbi-garbi mantendu. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 184. orr.
Hizkuntza gertaera horiek kutsaduraz zabaldu ziren, eta baliteke uhin guztiei dagokienez ere hala gertatzea; uhinak, puntu batetik atera, eta hedatu ohi dira. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 251. orr.
Santuak ez bezala, ez dauka damutu beharrik; damuak iraganaren kutsadura dakar. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 99. orr.
Ezagutzaren eraikina altxatu nahian, sustraiak garbi-garbi gura zituen, inolako kutsu aristoteliko edo sen onaren kutsadurarik gabe Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.
Asian aspaldi izan zituzten hegaztietatik katuetarako kutsadura kasuak. Berria - Gaiak 2006-03-01
Txinan aurki daitezke, agian, HIESaren kutsadura mailarik garaienak, zenbait tokitan bederen. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 144. orr.
Berdin, zerbait kutsatua ukitu ondoren -giza kutsadura dela, abere-kutsadura edo beste edozein kutsadura higuingarri dela- Jaunari eskainiriko elkartasun-opariko haragia jaten duena, herritik bota egingo dute. Elizen arteko biblia Lb 7,21
Gizonezkoaren sexu-kutsadura. Elizen arteko biblia Lb 15,1 tit
Agindu israeldarrei edonolako lege-kutsadura dutenak -legena edo sexu-jarioa dutela edo gorpu bat ukitu dutela- kanpalekutik urruti botatzeko. Elizen arteko biblia Zen 5,2
Zeinen ahulak diren goranzko ekonomiak munduko finantzen gorabeheren eta horien ondoriozko kutsadura efektuen aurrean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 97. orr.
Hazkundeak kutsadura eta baliabide fisikoen kontsumoa bideratzen du. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 312. orr.
Kutsadurak hartz zuriaren immunitate sistema ahuldu du, eta aldaketa hormonalak eragin dizkio. Berria - Gaiak 2004-09-14
Munduan, urtero 24.000 ume hiltzen dira hirietako kutsadurak eragindako gaixotasunen eraginez. Berria - Gaiak 2004-06-24
Larruazalak, hala ere, aurre egiten die oraingo eraso kimiko gehienei, bai atmosferako kutsadurak eraginei, eta bai xaboi, garbigarri, desodorante, hauts eta bestelako gaiek eraginei. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 68. orr.
Ozono-geruzaren arazoa, uraren eta lur geruzaren kutsadura. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 307. orr.
Lurren kutsadurari buruzko lege proiektua. Berria - Euskal Herria 2004-03-03
Petrolioaren kutsadura, isurketak eta iragazketak, baina, delta suntsitzen ari dira. Berria - Mundua 2006-02-10
Mokanes zikin bat zuen atxikitzen bere ahoaren aitzinean, bere burua trafiko animalearen kutsaduratik babesteko. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 162. orr.
Kutsadurak koral guztiak desagerrarazi dituen lekuetan. Berria - Gaiak 2004-10-10
Abere industriaren kutsaduragatik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.
Gizartearen esku dago kutsadura murriztea. Berria - Gaiak 2004-09-02
Errusian bezala, kutsadura galarazteko neurri gutti hartzen da Indian. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 46. orr.
Euri edo kutsadurazko laino gris-ubelean. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 171. orr.
Kutsatzen duenak, hasiera batean, kutsaduraren gastuei berak aurre egin behar diela esaten duen printzipioa. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 121. orr.
Kutsaduraren ondorioak pairatzen ari zen jendea zen. Berria - Kultura 2006-02-21
· Boroako zentralak «milioika tona kutsadura sortuko ditu, eta gas hori guztia aldaketa klimatikoaren eragile izango litzateke. Berria - Euskal Herria 2004-01-28
Kutsadura atmosferikoa, hau genuke azken urteotako lorpen tristeetako bat. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 283. orr.
Kutsadura akustikoak ere norabide zentzua kentzen die [baleei]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 379. orr.
Kutsadura kimikoak eragiten ditu minbizi kasu gehienak. Berria - Euskal Herria 2004-10-29
Isurketa kronikoek kutsadura kronikoa eragiten dutela. Berria - Gaiak 2004-10-28
Aral itsasoko kutsadura hilgarria dela frogatu dute. Berria - Gaiak 2004-07-06
Plutonio garraioa, lehen EPR (Europako Presio Erreaktorea) eraikitzeko erabakia eta, azkenik, urriaren 12tik 20ra gertaturiko kutsadura kasuak. Berria - Gaiak 2004-10-26
Nolanahi ere, ontziko erregaia, olioak eta beste hainbat substantzia kutsadura iturri arriskutsuak izan daitezkeela gogorarazi dute. Berria - Gaiak 2006-02-02
Kutsadura-maila arriskutsuak uretan, airean, lurrean eta izaki bizidunengan berengan. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 107. orr.
Airearen kutsadura arriskurik ez dago. Berria - Mundua 2004-07-31
Bilbo babesten duen kutsadura burbuilak izar akitu bi baino ez du ikusten uzten. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 138. orr.
Uranio kutsadurak bereziki haurrei eragiten die eta 4.500 urte irauten du. Berria - Gaiak 2004-09-22
Lohiek onkailu kimikoek baino metalki kutsadura gutiago ekartzen badute, [...]. Herria 2003-11-06
Aire-kutsaduraz gainera, desertizazioa ere ez da urruti izango. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.
Argi kutsadurak animalia askoren ugalketa funtzioei eta migrazio-jokaerei eragiten diela. Berria - Gaiak 2004-12-08
Hirurogeiko urteetan, herrialde industrializatuetan ingurumen kutsadura gora eta gora zihoala. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 17. orr.
airearen kutsadura (5); argi kutsadura (5); eragindako kutsadura (5); kutsadura akustikoa (3); kutsadura eragin (3); kutsadura eragiten (4); kutsadura gutxitzeko (3); kutsadura handia (4); kutsadura iturri (5); kutsadura kasuak (5); kutsadura maila (11); kutsadura maila gainditu (3); kutsadura mota (6); kutsadura murrizten duten (3); kutsadura saihesteko (7); uraren kutsadura (3)
argi kutsadurak (4); kutsadurak eragindako (4)
itsasoko kutsaduraren (3); kutsaduraren aurkako (4); kutsaduraren eragina (4); kutsaduraren kontra egiteko (3); kutsaduraren ondorioz (9)