Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kus-kusa, tabulea, tofua, moussaka, risotto eta arroz minak, taloen antzeko takoak, haragi gazi-gozoak, kebaba, fruta eta barazki exotikoen erabilera... eguneroko otorduetan eskaintzen dizkizute jatetxe askotan. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 66. orr.
Kuskuserako behar zuen ardikiaren erosten. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 173. orr.
Bere sukaldean kuskusa jaten ari ginela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 172. orr.
Eskukadaka jaten dute kuskusa zurezko ontzitik harturik. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 149. orr.
Tea eta kus-kusa egiteko gunea. Erranen duzu irakurle, kuskusa ez dela aise ezkontzen ardi gasnarekin! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 172. orr.
Hango kuskus usainak gosea piztu dio, hango doinuen oihartzunak alaitu. batak besteari gaileta datilekin, kuskus platerkadak eskaintzen zizkioten. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 90. orr.
Edmeak ardi-gasna zatiak oparitzen zizkion Fadilari, honek bideko eskaintzen zion couscous puskaren trukean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 262. orr.