Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etxearen aitzinaldea maskor beltz baten kusku bakarra zen, eta ate arkupeduna belarri entzule bat. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 18. orr.
Hemen ere, harrimuga eder bat, Santiago kuskua, itsas hegiko harroketan oskolak bezal-bezala aztaparrez lotua, hamar eriko eskua iduri duela. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 102. orr.
Orduan Jakobe Apostolua agertu zitzaion, iturrira gidatu zuen eta edatera eman kuskura. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.
Urrezko kusku edo maskorra Txileko filma batek ardietsi du, "Taxi para tres" deitzen denak. Herria 2001-10-04
Adarrak kilikatzen badizkiozu, barakurkuilua bere kuskuan sartzen da. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 160. orr.
Sailkapen nagusian, hamekagarren atera dira kusku bakarreko untzien artean. Herria 2003-11-27
Besteak baino aise zalhuagoak dira bainan aro txarrarekin ez dute denek kusku bakarrekoak bezen aise ihardokitzen. Herria 2002-11-21
Zurezko kusku hauskor batean ihes zihoazen bi gizon ziren, baina zergatik jakin gabe, bere baitan zerbaitek erraten zion beren helmugara sendo iritsiko zirela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 227. orr.
Motorra gelditu zaio bat-batean eta haize ukaldien gatik kokaturik gelditu da portuko digaren kontra pare bat orenez eta bere kuskua hiru lekutan zilatua izan du. Herria 2003-01-28
Espezia anitz bada han: kanela, gingenbra, hitze, eltzaurra muskada, han "mazia" daritzaten eltzaurraren kuskua, eta zedoarra. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 89. orr.
Gerla baten ondotik, bakea izenpetzean, galtzen duenak zer edo zer irabazi nahi du eta hor dira gatazka-hoziak beren kuskuetan gogortzen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 133. orr.
Bizitza bera da heriotza horren kusku babesle, umetoki egoki eta hazkuntza-zukua. arima biki bi, nor bere oinazearen kuskuan bilduta Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 99. orr.
Gero kuskuan bildu, eta udaberrian tximeleta gris itsusi baten itxurapean irten da. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.
Gero, hisiak bultzatuta, kuskuan gordetako tximeleta ahularen egoskortasunarekin, barnean eta ezkutuan zeukan edertasun guztia koloreztatzen joan zen hurrengo urteetan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.
Sabaiaren erdian argi-armiarma bat zegoen, artile zarpailezko zorro batean bildurik, zeinari seda-harraren kuskuaren antza ematen baitzion hauts ugariak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.
Ez da beraz egia euskal jendea bere kuxkuan egoiten ohitua dela, bainan izaitekotz dakiela munduan nun nahi bizitzen. Herria 2003-02-13
Alabaren bularrak azkenekoz ikusi zituen aldian sei urteko neskato baten arrosa-kusku herabeak baino ez ziren. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 267. orr.