Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Begiak eder-ederrak ditu"... mesedez, Joseba! hau oso kurtsia duk! Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 313. orr.
Barregarria eta kursia da! Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 96. orr.
-Bai tradizionala eta kursia haizela, Joan! Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 72. orr.
Duintasuna, hitz kurtsiegia da? Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 53. orr.
Kurtsi hutsak dira, morbosoak, makabroak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.
Orduan behintzat kursiak iruditu zitzaizkidan erabat, erromantizismo melenga, belaska eta ñaño batez eginak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 72. orr.
Nitaz burlatzen zen ahal zuenean, Beatlesen musika kurtsia entzuten nuenean batez ere. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 44. orr.
Izan ere, emakume hark hain nindukan liluraturik, non esaldirik kurtsienak ateratzen baitzitzaizkidan, euskal kantutegi zaharretik ateratakoa bat edo beste, neure maitasun neurririk gabekoa adierazteko. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 168. orr.
Amoranteen hizkera partikularrak agintzen duen bezala, izen berezi bezain kurtsia eman zioten gainari: "Alpujarretako Errege-Erreginen Gaztelua". Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 54. orr.
Hizkuntza bat bestearekin erkatzean konturatzen zara berbek ez dutela berdin funtzionatzen, batean iradokitzaile dena bestean kurtsia dela, edo batean biribila den esamolde bat bestean ahula dela. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 379. orr.