Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kurruskatsu izond kurruskatzen dena.

Ogia eta gurin-budina, mahaspasaduna, eta gainean ogi-koskor kurruskatsuak eta guzti zituena.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 186. orr.

Gero, pastelak, galletak, gerezi tartak, arbendol opil kurruskatsuak, arto bizkotxoak, lodiak eta horiak, izan zituen saltzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.

Eta, haren aurrean, odolki kurruskatsu hau dastatzen ari naizen bezala, dastatzen ditut elkarrekin enbor berean bat egiten gaituzten lanbidearen obligazioak ere.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 145. orr.

Hiru ginen: Israel, Gavoille eta hirurok, azal beltz eder kurruskatsu hura gozatzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 143. orr.

Bi nesketariko batek, gizona iritsi zenean kantari ari zenak, egunkari bat erakutsi zion, eta barre txikiak eginez, ahoskera kurruskatsuz, honela esan zion: "Paris!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 259. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus