Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erregai isurkariak bultzaturik 2,5 segundo besterik ez zen egon airean eta 56 metro kurritu zituen. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 64. orr.
Haserre goxo batek akulaturik, ez dituzket egundaino hoin fite kurritu bost kilometro. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 95. orr.
Urratsa zalu zalua, ibiliaren bortxaz, harek ere bazituen 1200 kilometro kurriturik. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 115. orr.
Irakatsia baitut lehenkien kopurua amaigabea eta espazioaren sakonera infinitua dela eta azaldua dut gorputzak zenbateko abiaduran hegatzen ziren eta nolako distantzia pentsagaitzak amen batean kurritzen zituzten. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 421. orr.
Hernani kalea kurritu ondoren, Santa Maria eliza aldera abiatu da segizioa Kale Nagusitik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 283. orr.
Haren begi urdin, bizi eta irribarretsuak gela kurritu zuten. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.
Herri guzia kurritu zuen garrote edo makila lodi bat airean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 135. orr.
Azken egunetan kurritu duen lurraldeari begira jarri da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 127. orr.
Eta nik mutur batetik bestera kurritu nahi nituen biak. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 91. orr.
Eguzkiak errea, egunak eta egunak kurritu nahi nuke han gaindi. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 192. orr.
Hatz erakuslearekin kurritu nuen pianoaren tekla bakoitza, lagun zaharren enkontrura aspaldiko partez datorrenak bezala. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 125. orr.
Kilometroen ordez idazlerroak kurrituko ditut, perpausak ezin moldatuz, ideiak iheska doazkidala, non ez zaizkidan burutik behera burrustan heldu. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 111. orr.
Aitzakia horretaz, aita sainduaren hitzaldiak oro -eta ez ziren guti- kurritzeko astia hartu nuen. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 90. orr.
Gehiegi kurritu dugu. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 87. orr.
· Zegama-Aizkorri mendi maratoia kurrituko da maiatzaren 29 huntan. Herria 2005-05-26
Goxo da kurritzea, hezur gogortuen higitzea; kanpalekua bizpahiru kilometrotan omen da. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 112. orr.
Diesel motorrak berez ez dira gasolioarekin kurritzeko asmatuak, baizik eta olio erregaiekin. Herria 2005-11-17
Hamar egunez kurritu ginen, etsituak, zinez bidaia latza, etsaiek gu atxeman artio Charmes-en inguruan, ekainaren 19an. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 112. orr.
"Abarratia" kaxko eta inguruetan gaindi kurrituko gira bizpahiru orenez nunbeit han, abiatu tokian bururatzeko. 23an ibili naiz herri horretan zer topografia mota duen jakin nahiz eta horretako kurritu naiz ezker eta eskuin, proiektu bat egiteko asmoarekin, bidea izan dadin orobat errexa, merkea eta azkarra. Herria 2002-10-10
Argia, eskolatua eta anitz kurritua zen, dudarik gabe, gizona. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 62. orr.
Dakikan bezala ez nuk biziki eskolatua, ez nuk hi bezainbat kurritua. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 188. orr.
Bidea laburra zen eta zurrumurrua kurritu zen meza ukanen genuela igandetan, lanetik landa. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 95. orr.
ik kurri 3.
Berria kurritu da ere gertakari batzu deitoragarriak izan direla. Herria 2002-12-26
ainitz kurritu (3); gehiegi kurritu (3); gehiegi kurritu dugu (3); karrikak kurritu (3); mundu guzia kurritu (3)