Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baita txerri-hiltzean ere, nahiz eta ez den batere erraza aiztoa sartuta txerria hiltzea, agoniako kurrinka haiek, gorputza bihurka, odol-zipriztinak bazter guztietan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 52. orr.
Bat-batean, ordea, zurda luzeko pinttoa aztoratu eta kurrinka bizian hasi zen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 41. orr.
Entzuten nitian zakurren kurrinka, karruska eta plazerrezko intziri eta uhuriak. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 111. orr.
Ahoa ireki eta kurrinka moduko bat baizik ez nuen egitea lortu. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 71. orr.
Zakila ezin ederragoa zuen, delikatua baina erabakigarria […], istapeak usain zoragarrikoak, planeta honetako ilerik leunena, kurrinka txiki batzuk egiten zituen ezin imitatuzkoak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.
Arrantzaleak kurrinka bat bota zuen, baina bere lanari ekin zion aitzina. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 218. orr.
Idekirik dagoen atea pusatzen bada, kurrinka nardagarri bat eginez nornahi sartzera uzten du. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 30. orr.
Klixka!, zaintzaleen urratsak pasabidean, izkinako burdinazko atearen kurrinka eta, klunka!, hesten, urrats batzuk urruntzen kartierrean barna... Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 51. orr.
Orga emeki emeki higitzen zuen, aldi guziz alimaleko kurrinka ateraraziz. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 202. orr.
Ohearen erresorten kurrinkak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 138. orr.
Zergatik nota batzuek elkarrekin soinu gozoak osatzen zituzten, eta zergatik beste batzuek ez zuten kurrinka eta ulu-hotsa besterik sortzen. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 78. orr.
Txerri-ontziz josita zegoen Ohio ibaia, eta kurrinka hotsen gainetik kapitainak elkarri deiadarka entzutea oso ohikoa zen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 214. orr.
Laster ziren beste guztiak ere kurrinka hots lehorrean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 41. orr.
Kurrinka-hots beldurgarri bat entzun zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 308. orr.
Zakur kurrinkaren antzekoa izan zen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 52. orr.
Arrantzaka noizean behin astoren bat, eta kurrinka txerriak, eta miauka katuak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 118. orr.
Beti gose eta kurrinka zeuden bargo eta ahardi zaharrei. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 39. orr.
Nik kasurik eta mimorik egiten ez banion egun osoa kurrinka eta negarrez ematen zuen zerria. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 124. orr.
Gelditu egin zen, kurrinka, letaginak erakutsiz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 226. orr.
Lehenago kalean txerri bat kurrinka aditzea iruditu zait. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 149. orr.
Arrantzaka hasten ziren batzuk, kurrinka beste batzuk, urdeen gisan. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 21. orr.
Baina Maryk ikaragaitz entzun zituen berriak, kurrinka ekin zion purrustaka, txintik ere esan barik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 206. orr.
Urrats gehiago, boz batzuk, kanpoko giltzak, burdinazko atea kurrinka, isiltasuna... urrats bat, urrats bi. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 38. orr.
Ai, zer ez nuke egingo kurrinka buruloka horrekin! izorra nazatela motxin-bero horietako bat ez bada. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 65. orr.
Zakurra eroso etzan eta berriz kurrinkan hasi zen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 53. orr.
Entzun ditut hala ere, artetan, hau edo hura dela, kurrinkan, gizon eta emazte burges gaixo delikatu zenbait. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 141. orr.
Errepideak berriz goiti, eta tripa kurrinkan hasia. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.
Aziendak bordatik marrakaz entzuten ziren, saihetsean urdeak kurrinkaz eta haizea marrumaz mendi muinoetan behera lerratzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 225. orr.
Zerrama, bestaldera jiratuz, makilari hurbildu zitzaion, eta titietatik zintzilik zeuzkan zerrikumeak, bat-bateko ilunpe hartan galduta eta kurrinkaz, borrokan hasi ziren amaren toles eta poltsen azpian. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 24. orr.
Ondoratu zitzaidan, ostiko bat eman zion zakurrari, zeina kurrinkaz apartatu zen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 54. orr.
Han inguruko abeltzainei galde egin, eta keinuz eta kurrinkaz ulertarazi didate ezen […]. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 119. orr.
Hartza kurrinka eginez zutitu egin zen abiadura izugarrian, lauhazkan doan zaldi baten modura. Berria - Euskal Herria 2004-12-08
Lau zerri, lau buztan biluzi arrosa-kolore, oinazez eta pozez kizkurtzen zirenak, txerriek esnea irentsi eta zerramak kurrinka egiten zuenean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 24. orr.
Beraz, gizona, kurrinka egiten dakien zerria da. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 207. orr.
Ez zegoen kaiorik; 'moko-itsusi' esaten dieten txoriok baino ez, zurrungan ari balira bezala kurrinka egiten duten eta eguzkia irten ondoren desagertzen diren horietakoak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 129. orr.
Han ere ez baita inoiz jakiten zerk dagien txistu, marmar edo kurrinka, […]: izan zitekeen tximua, edo txoria, edo agian basakaturen bat, auskalo zer, arreske edo herio-suhar orroka, ezin ba jakin... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.
· Gwilymek kurrinka txiki bat egin zuen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 27. orr.
Baina Telecincok (+%5) egin zuen atzo kurrinka ozenena. Berria - Ekonomia 2006-02-23
kurrinka egiten (4); kurrinka hots (3)