Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estaturik minberenean aurkitu ninduen beraz Mathiasek, eta kurri abiatu orduko, golkoan nituenak oro kontatu nizkion. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 161. orr.
Goazen aitzina kurri. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 107. orr.
Beste batez errana ziguten goizeko hiruetan beharko genuela jeiki kurri joateko ez genakien nora. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 63. orr.
Bizpahiru itzulipurdi eginik, azkenean ikasi zuen kurri ibiltzen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 43. orr.
Zaldiz lekoak eta lekoak kurri ibili ondoan. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 60. orr.
Euri edo denbora on, beti kurri gabiltza, nehon ez gintezke geldi, beti joan behar dugu aitzina. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 16. orr.
Badu zenbeit ilabete berria kurri zoala, nola saltegi haundi bat eraiki beharra zela. Herria 2005-08-04
Duela urte bat izana zuen kolpe bat osagarrian, bainan bere bizi nahiarekin berriz ikusten ginuen kurri senarraren besotik edo jarririk mahain hegian bere agurñoaren egiteko. Herria 2005-01-20
Bazen herri batean gizon bat beti kurri zena. Herria 2001-06-07
Etxe kurri egun guzian eta adinetakoen aratsaldeko askaria. Herria 2005-06-23
ik kurrida 2.
17.30 etan, karrika kurri Ezpela txarangarekin. Herria 2002-08-01
Zurrumurrua kurri da gutarik bakoitza kutsatua izan daitekeela, gaitza hamabost egunez xitan egoiten baita. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 120. orr.
Zurrumurrua kurri zen laster joan behar genuela. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 35. orr.
Bazen herri batean gizon bat beti kurri zena. Herria 2001-06-07
Ikastolako haurrek etxe kurri egin dute, beren gisarat mozorroturik, leheneko ohitura ez ahaztera uzteko, ohartu gira Ikastolak bere uzta emaiten diela. Herria 2005-02-10
aitzina kurri (3); beti kurri (6); etxe kurri (3); jo ta kurri (6); kurri ibiltzen (3); zurrumurrua kurri zen (3)