Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kurlinka iz kuliskaren antzeko hegaztia, hura baino nabarmen handiagoa (Numenius sp.)
Ibaian kulixkak entzun ditzakezu, edo koartzak, kurlinkak, hegaberak eta ibaiertzetako beste hegazti batzuk antzeman. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.
Eta hor behean, paduretan, udako iluntzeetan kurlinken hotsek ernarazten dute etorrian astiro datorren gauaren sabela. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 10. orr.