Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kurkulux 1 iz tortolosa.
Halaxe pasatzen baitzituzten arratsalde asko eta asko gure eskolako neskek, kurkuluxak -tabak- airean gora botaka, batazaka-biazaka eta antzeko formulak errepi-katzen zituztela. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 23. orr.
2 kurkuluxetan tortolosetan jolasean .
Izan ere, neskatoak kurkuluxetan ari ziren bertan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 23. orr.
Kurkuluxetan ibiltzen ziren neskatoen batazaka-biazakak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 24. orr.
Museo horretako koadro batean neska koskor batzuk ikusten dira kurkuluxetan jostatzen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 87. orr.