Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina tartean baziren hainbat kurioso ere, eta azken horiei eragin zien zirrara handiena emanaldiak. Berria - Kultura 2004-10-24
Horixe zen, ene irakurle kuriosoa, fenomenoa interpretatzeko nire manera makurra. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.
Lehengo egun batean gauza kuriosoa irakurri nuen egunkari batean. Berria - Gaiak 2006-02-02
Txoko batean, […] elementu kurioso bi agertu zitzaizkion, bata bestearen gainean: azpian enbor zati bat eta eskafandra bat gainean. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 42. orr.
Etxe kurioso bat ikusi zuen, arkitekto desorekaturen batena. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 92. orr.
Arrazoibide kurioso hauen kuriosoena da, borrokatzen den inbasorea jada zinez ez dela oraingoa, baina XVI. Mendekoa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 54. orr.
Bai, Joxe Mari Lertxundik badaki zerbait Terueleko frenteaz; kuriosoa da beste inongo frenteren izenik aipatu ere ez egitea. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 94. orr.
Kuriosoak dira buruaren jolasak. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 129. orr.
Maxima-minima, euri-kontuak eta beste, denen kopuru totalak eta batezbestekoak ere, kontu denak paper mutturretan aterako zituen kurioxo asko. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 61. orr.
Horregatik ekarri diot gaur nire hitzak erdaraz kurioso-kurioso jarriko dizkion lagun aproposa. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 270. orr.
Bertsioetako bat Eibarko damaskinatzaileek egin zioten eskari baterako prestatua zuen Gandiagak, eskuz kurioso-kurioso, kaligrafia ederrez idatzita. Berria - Kultura 2004-12-02
Saihetsezurrok, kurioxo-kurioxo miaztu eta gero, ganbaran zintzilik gordeko zituzten, haziaroan soloan zut prantatzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.
gauza kuriosoa (4); izen kuriosoa (3)