Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kurios 1 izond jakin-nahia, ikusnahia. ik kurioso.

Geltokiek erakartzen naute, bereziki gauaren magiak ematen diolarik jendeari epopeia aire bat, baten aurpegi ximurtua zizelkatzen duelarik neon bortitzak edo gizon kurios eta begiluzea beha dagoelarik amorosen beraurkitzeari. Betidanik kurios eta gose errabiatua izan da gizona mundu honetatik joan direnekin lotura baten sortzeko eta atxikitzeko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 113. orr.

Gela guzietan koka ahala jende bazabilan, burraso, laguntzaile, adiskide, haur eta kurios, denak xoraturik.  Herria   2003-12-18

Kurios zen jendea biriatuar gaztearen ikusteaz garaztar trebatuaren aitzinean.  Herria   2005-12-22

Kuriosa nintzen bizkitartean eta igurikatzea erabaki nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 160. orr.

Kuriosegia agertuz, arriskatzen nuen fitsik ez jakitea.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 109. orr.

2 (adizlagun gisa)

Québekiarrak aldiz Euskal herriaz kurios agertzen dira, gutiz gehienek badakitelarik duela lau mende euskaldunak balea ihizira etortzen zirela Saint Laurent ibaian barna.  Herria   2003-02-27

Jantziz eta gogoz arin dabiltza gure xokoetan gaindi bazterren ikuska, begiak kurios eta bihotza alegera.  Herria   2005-07-28

• 3 izond bitxia.

Azkenik ikusi ditugu Amazonian bizi diren Indioak, beren hizkuntza bereziarekin eta ohidura kuriosak.  Herria   2005-05-05

Dena den, Parisen gertatu da gauza bat frango kuriosa.  Herria   2005-02-10

Erretaula, arras kuriosa omen, nahiko nuen ikusi, bereziki Jesus Haurra Paduako Anttonekin kartetan ari baita erretaulako zati batean; ezohiko irudia, segur, baina ihauteri giro batean jarri behar dena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 188. orr.

Jokatzeko moldea ere oso kuriosa da.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 82. orr.

4 kurios pinta erdi (orobat pinterdi) adlag ipar ikusmiratzailea, kuxkuxeroa.

Holako famak entzunik, ibili gira gu aldiz Vauban antzokiko ate artekatik kurios pinterdi, eta ederrik ikusi ere: [...].  Herria   2005-02-17

Kattalin, kurios pinterdi, galdera eta galdera hasi arte, ez zuen ahorik ireki Buchenwald-eko egonaldiaz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 103. orr.

Lekutu behar zuen, baina kurios-pinterdia zenez, sasiaren atzealdean eta lokatzean iltzatu zen, geldo.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.

Ostalertsa, emazte nahasi, mihi-zikin, kurios pinterdi bat zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.

Kurios pinta erdi, ondotik jarraiki zitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 140. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus