Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aita Santuak agintzen du berak zuzenean izendatutako kuria batekin. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.
Kuriako kideen artean Hugolino kardinala zegoen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 575. orr.
Eduardo Martinez Somalo kamarlengoa buru zutela kuriako kardinalek ere hartu zuten parte prozesioan. Berria - Harian 2005-04-05
Ordurako, ministroen taldea indartuz zihoan [...], eta haien eta Erromako kuriaren interesak bat etorriko ziren Ordenaren norabidea markatzeko orduan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 29. orr.
Hara heltzean, harrera beroa eta ohorez betea egin zion garai hartan hirian zegoen Erromako Kuria osoak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 244. orr.
Nola joan zen Frantzisko dohatsua bere hamaika lagunekin Aita santuaren Kuriara, bere asmoen berri ematera eta idatzi zuen Erregelaren onarpena lortzera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 519. orr.
Joan zen, bada, kardinala Kuriara eta Aita santu Inozentzio III.ari esan zion: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 478. orr.
Erromako Kuriara iritsi eta Aita santuaren aurrera eraman zutenean, Frantziskok bere asmoa azaldu zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 755. orr.
Gauza nabaria da Estatu guztietan badela gizon, asanblada edo kuria bereziren bat, herritarren gain, eskubidez, nork bere buruaren gain daukan boterea adinakoa daukana, hots, osoa eta absolutua. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 132. orr.
Altxortegia, presondegia eta kuria edo senatu-etxea foroari itsatsita egin behar dira, baina kontuan hartuz proportzioaren neurriak foroaren proportzioarekin egokituta egon behar duela. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2210. orr.
erromako kuria (4)
erromako kuriak (3)
erromako kurian (7)