Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kurbatu, kurba(tu), kurbatzen 1 da/du ad kurba baten itxura hartu edo eman.

Arkua, berriz, korda tinkatuak ezartzen dizkion mugen eraginez kurbatzen da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 252. orr.

Metal malgua kurbatuz.     «Kuskue tanden», 2004 - 110. orr.

Materiak eta energiak sare hori kurbatu egiten dute.  Berria - Harian   2005-02-11

Mattini aurpegiko giharrak gogortu zitzaizkion, bekokia zimurtu, eta bizkarrezurra okertu, bihurritu eta kurbatu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 370. orr.

Sateliteak lau giroskopio dauzka, errotazio higiduran Lurrak espazio-denbora kurbatzen duela egiaztatzeko.  Berria - Gaiak   2004-04-21

Lerroa ezin zuzenago luzatzen zen tarte batez; gero, eskumuturraren higitze doi atzemanarekin batera, kurbatzen hasten zen, perfekzio geometriko osoa ageri zuen trazadura zalantzagabean.     «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Lerro biotako bata zuzena da eta bestea kurbatua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 216. orr.

Kanpoaldeko geruza kurbatu gogor bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 96. orr.

Azal kurbatua.  Berria - Kultura   2004-05-02

Beira puska kurbatu soil batek ezin duela irudi perfekturik eman.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 98. orr.

Hura izan zen irudi kurbatu baten lehen koadratura.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 114. orr.

Telefono postez posterako kable apur bat kurbatuen sabelak imajinatu zituen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 51. orr.

Are ustekabe handiagoa eragin zuen bigarren teoria horrekin, espazioa eta denbora kurbatuak zirela esanda.  Berria - Gaiak   2004-04-21

· Aingira batek arroka artean geldirik dagoenean egiten duen dardara kurbatu bera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 189. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus