Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kurba 1 iz zati zuzenik ez duen lerroa, norabidea aldatuz doan lerroa.

Eta globo bitxi hori, kurba handi bat eginik, itsasoan urruti erori zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 393. orr.

Gero beso batek ahora eraman izan balu bezalakoxe kurba egin zuen loreak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 298. orr.

Pilareen ertz finek, egituren kurba dotoreek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 192. orr.

Ile beltz distiratsua zuen, erdian artesiaz erdibitua eta kurba luze batean belarrien atzera orraztua.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 265. orr.

Titiburu gorrituak gogor-gogorrak ageri ziren, kurba delikatuek dar-dar egiten zuten leun, eta Zé Luisek burua hondoratu zuen bien artean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 84. orr.

Lepoaren kurba zuria.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 46. orr.

Bere gerriaren kurba aldakorra.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 158. orr.

Nire eskua fereka eta fereka ibili zen jainkosa haren kurbetan zehar.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 150. orr.

2 (matematikan)

Maskor itxurako kurba bat asmatu zuen, konkoidea. maskor itxurako kurba bat asmatu zuen, konkoidea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 203. orr.

Maximoak eta minimoak: kurba gorenean edo beherenean dagoen lekua; inflexio-puntuak: kurbak kurbadura aldatzen duen lekua, gorantz irekia izatetik beherantz irekia izatera.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 361. orr.

Trigonometrian ere kurbaren eta zuzenaren arteko erlazioan zegoela koska.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 252. orr.

Kurba bati jarraitzen dion puntu baten mugimenduaren norabidea kurbaren ukitzailea da, puntuaren kokaleku bakoitzean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 362. orr.

Kurbak erakusten du haur batek adin batekin izan beharko lukeen garaiera eta pisu ideala.  Berria - Gaiak   2006-04-29

Kurba zikloide bat marraztu zuen planoaren gainean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 177. orr.

Ekuazio diferentzialak, kurben azterketa, zenbaki konplexuak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Produkzio-kurben panel handiak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 31. orr.

Biztanleria-kurba batek goraka egiten duen puntua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 15. orr.

Grafiko bat, hazkunde-kurba bat, adin-piramide bat, banaketa-hodei bat enuntziatuak dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 97. orr.

Horretarako, oxigeno kurbak erabiltzen dira, eta kurba hori lortzeko ibaiaren oxigeno maila neurtu behar da, denbora jakin batez jarraian.  Berria - Gaiak   2004-01-23

Teilaren pisuak angeluetatik beheraka bultzatzen zituelarik, muturretan boluta-kurbak egiten hasi omen ziren horretara behartuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1830. orr.

Potentzia kurba ez da lehen bezain horizontala.  Berria - Kirola   2006-03-09

4 errepideetan, bihurgunea.

Agiña Txikiak errebueltan ikusi zuen aurre hartzeko aukera, eta barrutik hartu zuen kurba.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 18. orr.

"Kontuz kurba honekin, hementxe hil nintzen ni eta" esan zuenean.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 79. orr.

Gizon handi batek nahi gabeko bulkada eman zion trenak kurba bat hartzean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 30. orr.

Bagoiak kurba batean abiadura mantsotu zuenean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 143. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus