Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kurare iz izen bereko zuhaitzetik ateratzen duten pozoi hilgarria, hegoamerikar zenbait indiarrek, geziak pozoitzeko erabiltzen dutena, eta medikuntzan ere erabiltzen dena.
Kurarea (gezietan erabiltzeko pozoi hilgarri bat, lehenik hamaseigarren mendean Perun aurkitua) eta nerbio-gasa [...], kolinesterosaren inhibitzaile dira, hau da, gelditu egiten dute kolinesterosaren eragina. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 226. orr.
Kurarearen kideko substantzia sintetikoak erabiltzen dira kirurgian (dosi txikitan) muskuluak erlaxatzeko, eta, hartara, anestesiaren efektuak indartzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 227. orr.