Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezin konta ahal eliza eta monasterio daude gure Rus santu eta jainkozale honetako luze-zabal osoan barreiaturik, beren kupula, gopoil eta gurutzeekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 164. orr.
Han goian, tontorrean, kupula bat dago, zortzi zutabek eutsia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.
Tronuaren goiko aldean, kupularen esfera ia osoaren biribila margotuz, zeruaren irudia zegoen marrazkiz irudikaturik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 94. orr.
Kupula erregular bat, biribila, goitik beheraino zinkezko xaflaz estalia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.
Eliza zahar batek bere bost kupula distiratsuak agertzen zituen zuhaitz eta teilatu haien guztien gainetik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 364. orr.
Eliz dorreko kupula sabel-handiak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 304. orr.
Kupula bizantziarrak, berdez eta urrez koloreztatuak, nabari ziren zeruaren atzealde grisean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 240. orr.
Kupula hemisferiko bat da femur edo izterrezurraren burua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 32. orr.
Kristalezko kupulapean geunden eserita, eta zerbait jakinarazi zidan eraikinari buruz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 88. orr.
Harry zeramana malda pikoan behera joan zen, sakonunearen erdian zegoen kupula-formako amaraun lainotsura. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 231. orr.
kupula formako (4)