Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kupeldegi iz kupelak dauden sotoa edo bilegia.
Jeneralak kupeldegian edo basoan ematen zituen goizak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.
Antzokietako emanaldiak hasi baino ordubete lehenago, ardo balienteen zaleak Esterhazy printzearen jauregiko kupeldegietan biltzen ziren isilpean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.
Nire aitak kupeldegiko hegaletako bat goraino bete zian horrelako ardoz, egun haren oroitzapena bizirik edukitzeko. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 102. orr.