Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bosten bat metro harantzago, kare hautsez osatutako errektangelu baten erdian, saihets-hezur zerrenda bat azaltzen zen; lehen begiratuan, uztaiak agerian zituen kupel baten tankera hartzen zitzaion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.
Eta ahoz ari zenak sagardotegiko kupelaren jiran totelduko zuen bere kanta-saioa. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 107. orr.
Edateko berriz ura, putzu azal batetik, idiekin, kupel batean ekartzen ziguten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 152. orr.
Datorren udatzenean [...] epuru pinportak bilduko dituk zakuka, eta jinebraz beteko hiru kupel, eta akabo orduan nere tripako min guziak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 275. orr.
Learza eta Matxalako zenbait etxetan kupelak irauliz, jantziak ohostuz, jendea inolako gupidarik gabe bertan garbituz, eta azkonak, arranbelak, labanak eta zernahi gauza lapurtuz. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 133. orr.
Mahats biltzea saskitaraka, orgetako gupelen betetzeko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.
Gerrako frontetik ihes egin eta baserriko kupel batean gordeko du bere burua. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 146. orr.
Taxi-gidari filosofiko bat, itsas armadako jantziak janzten zituena eta gerriaren inguruan itzelezko kupela zeukana. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 35. orr.
Gure kupel literarioa ahitu egin zaigu. Berria - Kultura 2004-03-20
Aurtengo San Sebastian eguneko bandera jaitsieran, gainera, Union Artesanako danborradan 12 emakumezko aterako dira kupela joz. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Garbi-garbia zegoela kupela, esan zuen kupel jabeak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 134. orr.
· Fahd erregea hil eta hurrengo egunean petrolio kupelak marka historikoa gainditu zuen: 55 dolar. Berria - Harian 2005-08-04