Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bertan egiten zuen lo Olivierrek, zumezko kulunkaulki batean, manta bat hartuta. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 73. orr.
Antonio supazter txokoan dago, bera bezain zaharra den zurezko kulunkaulki batean eserita. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 133. orr.
Bizkitartean, gorputza, soin mehe hori, aurreraka eta atzeraka darama suaren aldera, kulunkaulkiarekin bat eginda. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 133. orr.
Halako batean azaldu ziren, horratik, ni kulunkaulkian lokartu berria nintzela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.
Barrualdera bultzatu ninduten, kulunkaulki batean eseri ninduten, haiek denak inguruan nituela. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 176. orr.
Eta hau, eta hau, eta hau, ari zen pentsatzen, eskaileretan gora, eskailerarteko sofagatik (amarena) farrez, baina goxotasunez, eta baita kulunka-aulkiagatik ere (aitarena). Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 111. orr.
Azkenean bukatu zuen, erdi aulkia, erdi besaulkia, erdi kulunka-aulkia, esan zuen hura gizon-aulkia zela eta aulki hartan bera bakarrik eseriko zela. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 207. orr.