Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kulunkatze iz oreka puntu edo ardatzari buruz alde batera eta bestera higitzea.
Barku batean doa eta barkua era bitxi batean mugitzen da, olatuak laburrak dira, kadentzia gozoa dute, sehaska kantu bat, kulunkatze berezi bat. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 91. orr.
Adarren kulunkatzeari begiratuz esan nuen nirekiko: mugimenduak ez dira sekula existitzen erabat, iraganbideak dira, bi existentziaren arteko bitartekoak eta hutsarteak. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 218. orr.