Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alde batera okertutako kapela zeramaten mutil indartsuak, mandatari izerditsuak, begirada gurutzatuak, aldaka kulunkariak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.
Rooneyren sorbalda kulunkariei jarraiki kalera irten zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 520. orr.
Hala ere, Erregina Zuria bere ibilera kulunkariaz hurbilduko zitzaidan, mahaien artean sigi-saga. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 117. orr.
Emazteak kapela eta kapa erantziak zituen eta ispilu kulunkari handi baten aurrean zegoen, gerruntzea askatzen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 321. orr.
Mendebaldeko itxura petoko jatetxe batera joan ginen, ate kulunkariak sarreran, eta pistolak eta azienda-adarrak hormetan zituen batera. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 251. orr.
Beste leku batzuetan, ezin alde batera utzi ur geldia, eta bidea gainetik igarotzen zen, baina ez zubien bitartez, oholtza kulunkariez baizik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 215. orr.
Halako batean, laster-orga kulunkari bati tiraka zetorren zalditzar bat belauniko jausi zitzaion, brasta, aurrez aurre. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.
· Atze-sakelako bere orrazi berdearekin, bere ile-motots kaxkagorri bizkarraldera kulunkariarekin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.
Poliziak aurrera eta atzera zebiltzan, porrak kulunkari, euren gorila-aurpegiak eta txinpantze-sorbaldak erakutsiz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 394. orr.
Arku elektrikoek mahats zimelak ziruditen, haizearen altzoan kulunkari. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 430. orr.
Otzan-otzan agertu ziren bere bularrak nire begien aurrean, biribil, handi, tinko, kulunkari, desiragarri, beren koroa ilunekin. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 67. orr.
Emaztea, berriz, zumezko aulki kulunkari batean dago, harizko besana beltza sorbaldan duela. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 133. orr.
Aulki kulunkarian, larruzko burko bat zegoen pausatuta. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.
Afalondo batean sutondoko aulki kulunkarian eseri zen Paul D, neka-neka eginda. aurkitu zuen modua eta arrazoia, gauaren parterik handiena aulki kulunkarian igarotzeko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 162. orr.
Ezin zuen, ez zuen lo egin nahi goian edo aulki kulunkarian. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 164. orr.
Erabaki zuen bere logelako besaulki kulunkarian eserita ematea eguna. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 60. orr.
aulki kulunkari (5)
aulki kulunkarian (6); aulki kulunkarian eseri (3)