Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kulunkarazi, kulunkaraz, kulunkarazten du ad kulunka eragin.
Idunekoa hartu eta nire begien aurrean kulunkarazten zuelarik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 138. orr.
Haizeak kulunkarazten duen harkaitz puska baten gainean jarri behar diagu denda. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 98. orr.
Mael zutik jarri zen jauzi batean, txalupa modu arriskutsuan kulunkaraziz. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 66. orr.
Errege Henrikeren izenean gure zutoihal gorria Nafarroa Behereko hiriburuko murruetan berriz ere kulunkarazi zutenetarik izan zen Migel Mailu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 54. orr.
Badago bakardade bat kulunkaraz daitekeena. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 367. orr.