Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kulunka 1 adlag kulunkatuz.

Uretan itsasontzi zuri bat zegoen kulunka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 391. orr.

Han erdian kanpaia kulunka baina mutu zegoen jadanik.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 64. orr.

Kulunka zihoan etorbide zabal batean gora, hauts zurrunbilo baten erdian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 108. orr.

Zopilote bakarti bat zebilean zeruan kulunka.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 39. orr.

Oso takoi luzeko oinetakoak zituen, eta modu erabat arriskutsuan zebilen haien gainean kulunka.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 143. orr.

Kaio frantses bat zebilkidan, kulunka, buruaren gaindik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.

Gondola itxurako zolen gainean ibili behar genuen, atzera-aurrera kulunka, panpina tente horien antzera.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 170. orr.

Zer ikustera irten zineten basamortura? haizeak kulunka darabilen kanabera?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 29. orr.

Nellie kulunka ari zen idazmahaiko aulki birakariaren gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 111. orr.

Bandera gorria zeruan kulunka zuten bi goleta ingelesen ondoren.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 306. orr.

Kulunka zeukan burua bularraldearen gainean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 505. orr.

Atean dardarka geratu zen une batez, atzera eta aurrera kulunka.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 54. orr.

Ariete erraldoi bat aurrerantz zihoan, kate boteretsuetatik kulunka, ehun oin luzeko zuhaitz baten gisara.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 121. orr.

Eta itsas zurrumurru errepikakor leunean kulunka oheratu naiz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 198. orr.

Ni kulunka, eta scotch bat edaten ari, bat bakarra, gehiagorik ezin, kulunka eta kantari dihardut.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.

Gora begiratu nuen, eta zuhaitz tantai hura ikusi, nire gainean kulunka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 14. orr.

Ni kulunka eta begira, bai ongi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.

• 2 iz oreka puntu edo ardatzari buruz alde batera eta besterako higidura.

Horixe ikusten gelditu ginen, putz lehor hura eta ontzi beltz haren kulunka gozoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 77. orr.

Ontziaren kulunkak lagunduriko loaldi labur urrietan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 122. orr.

Han urrunean, garabiak, behe-lainoa kaiaren gaina milikatzen, ontziak kulunka etengabean.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 132. orr.

Ontziaren kulunkak lagunduriko loaldi labur urrietan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 122. orr.

Harkaitzen kontra jota ostera itsasorantz zetozen bagek kulunka handiak eragiten zizkiguten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 214. orr.

Ezetz erantzun zion gorputz guztiaren kulunka batez, alaitasuna biziagotzen zitzaiola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 359. orr.

Esanen banio neska bati bere txoparen kulunka ikusita bururatzen zaidana...  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 25. orr.

Kulunka hauek gurdibide batean baino ezin dira egin.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 188. orr.

Besaulkiaren besoei estu helduz kulunkaren abiada biziagotzen zuelarik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 61. orr.

Planetek kulunka teknika izenekoa erabiltzen dute.  Berria - Gaiak   2004-09-02

Tiroen zalapartaren ondoren, itsas-lapurrek beren burua galdua ikusirik, ontziak arnasari eutsi, eta geldi-geldi etsita geratu zen, itsas-kulunkaren mende.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 133. orr.

3 zabua.

Han zeuden, alabaina, aitak montatu kulunkak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 77. orr.

Pentsatua nuen lehenago kulunkak zeuden tokiaren erdian eginen genuela ziloa eta esplikatu nion Ximuni zer-nolako momentu goxoak pasatzen genituen han, haurrak ginelarikø  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 115. orr.

4 kulunkan adlag kulunka, kulunkatuz.

Eta kulunkan zebilen ontzi baten txanberga ikusi zuen kable-bete batera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.

Kulunkan zebilen Ruche jauna inork trabatzen ez zekien makina amorratu hartan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 169. orr.

Berriz ere begi bat itxi zuen mutilak, txalupa baten gisan baitzebilkion ohea kulunkan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 234. orr.

Eserita egon arren, gerritik gora doinuaren kulunkan mugituz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 109. orr.

Musikak kulunkan ninderaman, egonezinez, irrika gero eta sutsuago zen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 48. orr.

Goiko eskailera-mailan, Alice une batez kulunkan geratu zen, noiz hanka batean, noiz bestean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 88. orr.

Muinoetan buruxkak kulunkan. uhartearen gaineko izotzezko geruza zuri-urdina, itsasertzeko labar beltzezko fiordoak, itsaso urdinean izozmendiak kulunkan...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 176. orr.

Begitartea minaren, nahasmenduaren eta arinduraren artean kulunkan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 400. orr.

5 kulunka-aulki ik kulunkaulki.
6 kulunka egin

Pospolo bat pizten zenean, haien buruek kulunka egiten zuten eta paretan zabaltzen ziren.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 121. orr.

Gero, balkoiaren sabaian -balkoi orok baitauka goiko balkoia edo teilatuaren hegala den sabairen bat- sabai honetan, diot, kulunka egiten dute arropek, sareek, soka bilduek.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 134. orr.

Irribarre egin zuen, [...] eta kulunka eginez etorri zen niregana, agertokian balego bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 50. orr.

Eskaileretan behera, baranda itsaskor, dardartiei helduta, kulunka eginez zoruko lauza zabukarietan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 234. orr.

Tartean, zainzuri itsasoak plastiko ilunez estaliak, haizearen mugimenduan uhinen kulunka zegitenak.  Berria - Kirola   2006-04-06

· Eskailera osoak egiten du kulunka goitik behera.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 121. orr.

Beste garai batean [...] manera adeitsuko gizona izan bide zen, kulunka txikiak egingo zituen kanabera bati helduta.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 176. orr.

7 kulunka eginarazi kulunka eragin.

Zamariaren zareak mukuru beteta daude, eta zareen gaineko beste hainbesteko fardelak kulunka eginarazten diote.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 24. orr.

8 kulunka eragin

Berriro zorabiatuko garela inork kulunka eragiten ez dion kuberta horretan...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 176. orr.

Baina bat geratu egin da, okertzean kulunka eragiten dion adar baten muturrean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burua kulunka (4); haizeak kulunka darabilen (3); kulunka ari (4); kulunka egiten (4); ni kulunka (5)

kulunkan ari (3); kulunkan zebilen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus