Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kulturazale (orobat kulturzale) iz kulturaren zalea dena.
1881ean jaio zen Stefan Zweig, Vienako familia judu aberats eta kulturazale batean. Berria - Kultura 2004-10-20
Hala pentsatu du turista kulturazaleak, piramideetara egin berri duen bisitaldi gidatuan entzundako argibideak gogoan. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 145. orr.
Joanden ostiralean estreinatua izan da, Bilboko erakunde arduradun eta kulturazale andana baten aurrean. Herria 2002-09-05
Emanaldi bakoitzean bost zinemagileotatik batek parte hartuko du, sortzaile eta kulturzaleen arteko solasaldiak egingo baitira emanaldien ondoren. Berria - Kultura 2004-03-02