Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kulturagune (kultura gune 2 agerraldi 2 artikulutan; orobat kulturgune 53 agerraldi, 5 liburu eta 39 artikulutan, kulturune 140 agerraldi, 5 liburu eta 91 artikulutan eta kultur gune 35 agerraldi, liburu 1 eta 31 artikulutan) 1 iz kultura-etxe handia edo garrantzizkoa.

Bastero kulturguneko auditoriumean musika eta literatura ikusgarria izango da, 19:00etan.  Berria - Kultura   2004-11-09

Duela gutxi, Donostiako KM kulturgunean abangoardiako artisten erakusketa batean Txuspo Poyoren collage bat ikusi nuen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 181. orr.

KM kulturuneko erakusketa martxoaren 13ra arte egongo da ikusgai.  Berria - Kultura   2004-01-29

Giltza hori zer izan daitekeen ez dut inoiz jakin, batzuetan Udalean eta Sagarminaga Kulturunean saiatu izan banaiz ere.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 41. orr.

Hiru belaunalditako idazleak eta musikariak bilduko dituzte Bidebarrieta kulturgunean arratsaldez burutuko diren hitzaldi, mahai inguru, emanaldi eta bestelako ekitaldiek.  Berria - Kultura   2004-10-26

Urrian zabaldu zen kulturgune handiak 1.552 lagunentzat du tokia.  Berria - Kultura   2004-01-06

Deustu aldeko Kabia kulturguneko Aritzek egin digun bezala, zuen proiektu alternatiboen berri emateko badira, are hobeto!  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 37. orr.

2 kulturaren gunea.

Artea eginez eta erakutsiz, eta artistentzat Eibar erreferentzia gune bilakatuz, Alfa Artek Eibar kulturgune bihurtu nahi du.  Berria - Kultura   2004-12-17

Euskal Herriko kulturgune nagusi bilakatuko da bost egunez Durango.  Herria   2004-12-02

Nihonbashi edo Japoniako zubiaren inguruan sortu zen kulturgunean agertu ziren lehenengoz kabuki antzerkia, bunraku txotxongilo-antzerkia, eta sumo borroka.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus