Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haien ikuspuntutik, euskaldunak, nekazari hutsak direnez, atzerakoiak eta abadezuloak dira, kasu; edota kulturagabeak eta probintzianoak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 53. orr.
Gure euskal herri kulturagabeotan zinezko kulturaren kalitatea eta aberastasuna jasotzeko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 32. orr.
"Europako eta agian munduko lehen hizkuntza" zela esanez, "baldarra eta kulturagabea" zela ziotenei erantzun nahi zieten. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 51. orr.
Kontuan har bedi mendi-giroko eta itsas-giroko jende ez-informatu eta kulturagabeena dela jakintsuena, hau da, bere inguruko leku-izen gehiena dakizkiena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 215. orr.
Ikasiena, "helendarren" komunitatea; kulturagabeena, barbaroena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 275. orr.
Pagano errea baina ez kultura gabea. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 122. orr.
Euskararen gainbeheraren adibide eta kultura gabeko jendearen mintzamolde. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 47. orr.
Kulturgabeko aldeanoak eta fanatikoak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 215. orr.
Eta ez bakarrik jende kultura gabeko, samindu eta ergelek. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 12. orr.
Arrantzalea jende arrunta da, kulturgabekoa, pixka bat basa... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 71. orr.